Skip links

En la calle: kalean bakarrik dauden gazteen ahotsa

Joan den astean, SOS Arrazakeriak eta Harrera Sareak ekoitzitako En la calle dokumentala aurkeztu zuten Okendoko kulturetxean, eta kalean dauden edo egon diren gazte migratzaileak izan ziren protagonista.

 

Bere ibilbide, asmo eta ilusioen kontakizuna da, lehen pertsonan. Era berean, gure gizartean dituzten oztopoak eta elkartasunezko laguntzak erakusten dituzte.

Protagonistek aurrera egiteko aukera handiak dituen kolektibo baten egunerokoa kontatu zuten Donostian, baldin eta diskriminazioz tratatzen ez badira. Bertan, gizarteak dituen aurreiritzi eta zurrmurruen inguruan aritu ziren ere.

.

Inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileak

Infografia hau Gipuzkoako Foru Aldundiarekin egindako Zurrumurruen Aurkako kanpainaren parte da.

ZER IRUDI ETA PERTZEPZIO DAUDE IKEDAM (INOREN KARGURA EZ DAUDEN ADINGABE MIGRATZAILEAK) KATEGORIAREN ATZEAN?

Administrazioak kategoriak eta sailkapenak egiten ditu, gero guk naturalizatu egiten ditugu, eta iruditzen zaigu errealitatea deskribatzen dutela…

…baina “inoren kargura ez dauden adingabeak” etiketaren azpian, mota askotako egoerak eta oso familia-istorio desberdinak daude.

DESKARGATU PDFa

La sesión fue un éxito y se llenó el aforo del centro de cultura, por lo que se van a realizar más proyecciones. El 11 de mayo se presentará en Tolosa en la Lanbide Eskola, y el 14 se realizará una sesión para alumnado de enfermería en el Politécnico de Easo, en Donostia. El documental también se ha presentado en el  y en el centro penitenciario de Donostia dentro del marco del Fa. Aquí puedes ver un adelanto del documental.

 

Saioa arrakastatsua izan zen eta kultur zentroaren edukiera bete egin zen; beraz, proiekzio gehiago egingo dira. Maiatzaren 11n Tolosan aurkeztuko da Lanbide Eskolan, eta 14an erizaintzako ikasleentzako saio bat egingo da Easoko Politeknikoan, Donostian. Dokumentala MUSOC zinemaldian Xixonen eta Donostiako espetxean ere aurkeztu dute, Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan. Hemen ikus dezakezu dokumentalaren aurrerapen bat.

 

 

Iruzkina egin