Skip links

—

Zas!

ZAS! Euskadiko

Zurrumurruen Aurkako Sarea da.

ZAS! gizarte-eragile edo agenteek eta erakundeek osatutako sare bat da, gizartea sentsibilizatzeko estrategia bat garatzen duena, xenofobiari eta diskriminazioari aurre egiteko, bizikidetza hobetzeko eta kultura-aniztasunaren indarra baliatzeko.

ZAS! sarea estereotipoak eta aurreiritziak bertan behera botatzeko lanean ari da, epe luzerako estrategia batez, zirimiri modura, leun-leun eta trinko hedatu behar baitu gizartean. Estrategia asko zurrumurruak eta gezurrak ukatzen saiatzen dira, benetako datuen bidez, eta garrantzitsuak dira estrategia horiek, baina ez dira nahikoa, ikuspegi- eta interpretazio-esparruak aldatzeko ezinbestekoa baita etsi gabe, behin eta berriro, horretan ahalegintzea; eta, horretarako, funtsezkoa da sareak sortzea, sare horretako eragile edo agenteek beren ikuspegiak elkar elika ditzaten, komunitate bateko kide diren aldetik.

Zer da Zas?

Esperientzia askoren bat-egite prozesu baten emaitza da ZAS! Esperientzia horietako batzuk udalen esparrutik sortu dira. Beste batzuk, gizarte-erakundeen eskutik. ZAS! sareak, beraz, izaera biak uztartzen ditu.

Zurrumurruen aurkako jarduerak 2011. urtean hasi ziren, eta ZAS! sarea 2015ean aurkeztu zen Donostian; harrezkero, eta 2018an elkarte gisa eratu zen arte, oso urte emankorrak bizi izan ditu, elkar ezagutuz eta konfiantzazko sareak osatuz joan baitira bazkideen artean.

Zer lan egiten du ZASek?

Hainbat proiektu egiten ditugu, arrazakeriaren aurkako eta kulturartekotasunaren aldeko mugimenduaren berezko balioak eta printzipioak sustatzeko eta zabaltzeko, eta agenda politiko eta sozialean eragiteko.

Horretarako, zurrumurruen aurkako arloan prestatzeko tailerrak, antzerki-tailerrak, ikus-entzunezkoak, bertsolaritza-saioak, material didaktikoak eta sentsibilizaziorako materialak, literatura-saioak… egiten ditugu, modu integralean lan egiteko eta gizartearen askotariko esparruetara iritsi ahal izateko.

Jarduera horiek osatzeko, zurrumurruen aurkako agenteek prestakuntza jasotzen dute. Eskakizunen araberakoa izaten da prestakuntza hori, eta beste zenbaitetan, Sareak berak sustatua. Agenteen prestakuntzak hainbat eduki biltzen ditu. Laburbilduz, honako hauek dira nagusiak: migrazioari eta kulturarteko bizikidetzari buruzko ezaguerak, sinesmenak sortzeko mekanismoen berrikuspena, eta gizarteko hainbat esparrutan egunerokoan interakzioan jarduteko komunikazio-trebetasunak; gizarte-esparru horiek izan daitezke sozialak (familia, lagunartea), sektore askotarikoak (hezkuntza, osasuna, lan-arloa, aisialdia, etab.), edo profesionalizatuak.

Helburuak

Modu sistematikoan, ZAS! sareak hiru maila hauetan esku hartzen du eta egiten du lan: maila diskurtsiboan, dibulgazioan eta prestakuntza-arloan. Eta sortzen dituen material eta emaitzak bat datoz hiru dimentsio horiekin. ZAS!-ek hiru maila horiek elikatzeko materiala prestatzen du, eta sarea sortzen du elkartearen mezuak gizartearen egitura guztietan zabal daitezen. Horretarako, lau ardatz estrategiko hauetatik jarduten du:

01

Ezagutza

Zurrumurruen aurkako estrategiei lotuta, pentsamendu kritikoa, analisia eta jardunbide egokien trukea sustatzeko gunea da ZAS! Hala, era guztietako materialak lantzen ditu zurrumurruen aurkako agenteentzat; haiek esku hartzeko dituzten aukeren arabera, modu batekoak edo bestekoak.

02

Hedapena

Euskadin zurrumurruen aurka sortutako esperientzien berri ematen du ZAS!-ek, eta haien inpaktu soziala biderkatzen du, bere sare egituraren bidez, eta, era berean, Estatuan eta Europan egiten diren era horretako beste esperientzia batzuei buruzko informazioa ere jasotzen eta zabaltzen du.

03

Esperientziak

Elkarrekin edo modu koordinatuan lan egiteko esperientziak sortzen ditu, sarearen esparruan partekatuak izateko eta beste entitate eta erakunde batzuei eskaintzeko. Atal horretan, ZAS!-eko entitateek lan eskerga egiten dute era guztietako jarduerak berritzen.

04

Barnean hartzea

Gizarteko eta erakundeetako agenteak biltzen ditu sarera, haiekin esperientziak eta helburuak partekatzeko. Sarea osatzen duten kideen artean askotariko entitateak eta erakundeak daude.

Nor gara?

Sare hau erakunde publikoek,
gizarte-erakundeek eta
norbanakoek bultzatzen dute

KIDEAK
2015
etik

Gizarte-erakundeak

Holore Guztiak
Pausu. Media
Unrwa
Global Equitas
Pertsonalde

Pertsonak

Andrea Ruiz

Administrazio publikoak