Skip links

Hartu eta eraman

Zer da Zurrumurruen Aurkako agente bat?

Beren eguneroko bizitzan eragiten inplikatzen diren pertsonak dira, eta inguruan dituzten estereotipo negatiboak eta zurrumurru faltsuak desaktibatzen saiatzen dira.

Agente AntiRumor

Formakuntza zure neurrira

Agente edo eragileek oinarrizko prestakuntza jasotzen dute aurrena, eta, horren ostean, eguneroko beren bizimoduan (lanean, familian, lagunartean…) zabalduta dauden estereotipo negatibo zein zurrumurru faltsuak indargabetzen saiatzen dira.

Ekintza-taldeak

Agenteetako batzuek ohikotasunez hartzen dute parte Zurrumurruen Aurkako ekintza-taldeetan. Talde horietan, prestakuntza jasotzen dute, zurrumurruen eraginaren gainean hausnartzen dute, horiek baliogabetzeko modurik eraginkorrenak zein diren aztertzen dute, eta sentsibilizazio-ekintzak diseinatzen dituzte.

Inplikazio aldakorra

Agente guztiek ez dute prestakuntza bera behar, haien engaiamendua eta esku-hartzea ere handiagoa edo txikiagoa izan daitekeelako, baina zurrumurruen aurkako egiazko estrategia “ez!” irmo batekin hasten da. “Ez esan, ez pentsatu gauza horiek, eta ez oker jokatu”.

Ikaskuntza

“Ezezko” horretatik abiatuta hezurmamitzen da zurrumurruen aurkako inurri-lana.

Informazioa nahierara

Datuak

Datu-bilketan, estadistiketan, aldagaietan eta abarretan oinarritutako dokumentuen bilduma.

Ekimenen aurkezpena

Atal honetan zurrumurruen aurkako hainbat ekimen ikusi ahal izango dituzu.

Argumentu-ontziak

Xenofobiari eta arrazakeriari aurre egiteko estrategia bat defendatzeko hainbat argudio biltzen dituen dokumentu-bilduma.

Guidak

Gida-bilduma bat, zurrumurruen, estereotipoen eta aurreiritzien aurrean jarrera kritiko eta aktiboan oinarritutako portaerarako.

Metodologiak

Gorroto-diskurtsoei eta diskurtso iraingarriei aurre egiten dieten hainbat erakunde edo organismok proposatutako dokumentuen bilduma.

Sentsibilizazioa

Kultura-aniztasunaren aurkako estereotipo negatiboei eta aurreiritziei aurre egiteko sentsibilizazio-dokumentuak.

Infografiak

Hainbat infografia biltzen dituen bilduma, ekimenaren bidez hainbat gai modu didaktikoan azaltzen dituena: “Gai honi buruz jakin beharko nituzkeen gauzak”…

Ikusentzunezkoak

Atal honetan, Youtubeko gure kanalean aurki ditzakezun bideo guztien laburpena ikusi ahal izango duzu.

Kanpainak

Zurrumurruen, estereotipoen eta aurreiritzien aurkako kanpainen bilduma.

Prestakuntza eta zerbitzuak

ZASek! (Zurrumurruen Aurkako Sareak) zurrumurruen aurkako prestakuntza eskaintzen die hiritarrei, gizarte-erakundeei, enpresei eta administrazio publikoei. Zurrumurrua sintoma gisa hartuta, eta genero zeharkakotasunak eta dibertsitateak erabiliz, gure ingurune hurbileko bizikidetza eta auzo-giroa hobetuko duten gizarte-trebetasunak sortu nahi ditugu.

Horretarako, moduluetan antolatuta katalogo bat daukagu, eta horietan zurrumurrua ikuspegi teoriko batetik jorratzen dugu, interpretazio-esparru kontzeptualen bidez, estereotipoak testuinguruan kokatuz eta aztertuz, eduki horiek zurrumurruaren aurrean komunikazio-trebetasun, -jarrera eta -tresna praktikoak garatuz.

Gainera, neurrira egindako mintegiak eta prestakuntzak sortzen ditugu, eta, horietan, solasaldi eta parte hartze eran, gai zehatzak lantzen ditugu: arrazakeria eta generoa, aniztasunaren kudeaketa, antolaketa komunikazioa, kulturarteko hezkuntza, ziberaktibismoa, gorrotoaren diskurtsoa Interneten, etab.

DESKARGATU

Anima zaitez!

Ez pentsa zurrumurruen aurkako sareak zugatik zer egin dezakeen; pentsa ezazu zer egin dezakezun sarean, gizartean eta jatorriaren araberako diskriminazioaren aurka (generoak, sexu-identitateak, klase sozialak, erlijioak eta abarrek zeharkatuta).

Estereotipo negatiboetan oinarritutako zurrumurru faltsuek ondorio diskriminatzaile gaiztorik ez balute, ez genuke kezkatu behar. Baina ez dago pandemia mental okerragorik modu inkontzientean sostengatzen dena baino, iritzi erratuaren eta portaera diskriminatzailearen iturri dena.

Nahiago dugu gurekin harremanetan jarri eta zas! -rekin lankidetzan aritzeko prest bazaude, baina, hainbat arrazoi direla medio, ezin baduzu zuzenean eta aktiboki parte hartu, izan ezazu egiten dugun guztiaren berri eta harpidetu zaitez gure banaketa-zerrendara. Era berean, sortzen ari garen material guztia eskura izango duzu, eta gure jardueren berri emango duzu.