Skip links

Bideoak

ZAS! I. TOPAKETA: bideoa eta materialak

Materialak “Amenazas actuales de algunas libertades básicas: el control de los discursos y la presencia de la religión en la esfera pública.”  “La presencia de la religión en el espacio público. Diversidad religiosa en Euskadi.” “La presencia de la religión en el espacio público” 

Kirolean arrazakeria saihesteko Webinarra

Galdu bazenuen, dagoeneko ikusgai duzu Youtuben Bilboko Udalak antolatu zuen Webinarra.

Kirolean arrazakeria saihestea, Kirolean inklusioa sustatzea

Parte hartu dutenen artean daude Lilian Thuram, futbol jokalari ohia eta bere izena daraman Fundazioko kidea Fundación Thuram; Laura Sentís eta Aisha Al Said, Barça Fundaziokoak; Galder Reguera, Athletic Club Fundaziokoa; Gaspar Maza, Universitat Virgili Rovirakoa; Sitapha Savané, ACBko jokalari ohia eta kirol esataria; Aauri Bokesa, atleta olinpiarra, Barcelona F.C. taldekoa eta gizarte langilea eta Antonio Pipaon, WATS TEAMeko kidea.

Zurrumurruen Aurkako Gasteizko Eragileen 2. Topaketa (BIDEOA)

Bigarren urtez jarraian, zurrumurruen aurkako Gasteizko Eragileen Sarea osatzen duten pertsonak bildu dira 2020. urtean egindako urratsaz hausnartzeko, 2021rako estrategia eratzeko eta sarea osatzen duten pertsona guztien inplikazioa eta lana aitortzeko. Topaketa urtarrilaren 30ean egin zen Europa Jauregian eta Ixiar Garcia artista eta kultur bitartekariak dinamizatu zuen. Bideo honetan laburpen bat ikus dezakezu!

Euskadi askotarikoan bidaia: Berdinak eta desberdinak dibertsitatean (BIDEOA)

Pasa den hilean Ion Gambrak –Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko foru zuzendariak– ZAS!eko idazkaritzarekin batera aurkeztu zuen Gipuzkoarako prestatu dugun Zurrumurruen Aurkako komunikazio estrategia. Honen baitan,  aurrekoan zabaldu genuen bideoa eta gaur dakarkigun atal berria:”Berdinak eta desberdinak dibertsitatean”.

Bi atal hauek bidai aberasgarri baten parte dira, Euskadi askotarikoan bidaia alegia.

Liburuekin solasean: Lucía Mbomio (BIDEOA)

Pasa den urte bukaeran, Gipuzkoako SOS Arrazakeriak antolatzen dituen “Zurrumurruen aurrean, liburuekin solasean” saioetan idazle puska pare bat izan genituen,  Lucía-Asué Mbomio Rubio eta June Fernández.

Parte hartzeko aukerarik izan ez bazenuen, dagoeneko ikusgai dituzu Youtuben, eta gaur hemen dakargu Lucía-Asué Mbomio Rubio kazetariak idatzitako Hija del camino liburua oinarritzat duen saioa. Abenduan ospatu zen, besteak beste, Esther (Mayoko) Ortegarekin –irakasle eta sexu disidentziaren ikerlari afrofeminista– eta Silvia Agüero Fernándezekin, ama ijitoa, mestizoa, feminista eta edoskitzearen aldeko aktibista. 

Getxon batzen gaituena (BIDEOA)

ZAS! sarearen lana Euskadi osotik hedatzen da, eta gaurkoan Bizkaiara goaz, zehazki Getxoko udalerrira. Bertatik bidali digute AMEKADI-ko lagunek egin duten bideoa, non Getxoko Zurrumurruen Aurkako Estrategia azaltzen den. Zeintzuk dira bertako ZAS agenteak? Ze ekarpen egiten dio estrategia horrek Getxori? Noiztik baina? Honi guztiari erantzuna ematen dio bideoak, sireno eta guzti! 🧜‍♂️