Zurrumurruen aurrean – Frente a los rumores – Conversando libros LUCÍA MBOMIO RUBIO: HIJA DEL CAMINO
Pasa den urte bukaeran, Gipuzkoako SOS Arrazakeriak antolatzen dituen “Zurrumurruen aurrean, liburuekin solasean” saioetan idazle puska pare bat izan genituen, Lucía-Asué Mbomio Rubio eta June Fernández.
Parte hartzeko aukerarik izan ez bazenuen, dagoeneko ikusgai dituzu Youtuben, eta gaur hemen dakargu Lucía-Asué Mbomio Rubio kazetariak idatzitako Hija del camino liburua oinarritzat duen saioa. Abenduan ospatu zen, besteak beste, Esther (Mayoko) Ortegarekin –irakasle eta sexu disidentziaren ikerlari afrofeminista– eta Silvia Agüero Fernándezekin, ama ijitoa, mestizoa, feminista eta edoskitzearen aldeko aktibista.