Skip links

Author: ZAS!eko lantaldea

Kulturartekotasuna Mamadou Ngom-ekin Basaurin

Amekadik eta Basauriko Zurrumurruen Aurakako Sareak Mamadou Ngom-en eskutik kultura arteko eta arrazakeriaren aurkako praktika egokiei buruzko tailerrera gonbidatzen gaituzte. Bihar izango da, maiatzak 11, eta 2 ordu iraungo du.
¡No te lo pierdas!

670 745 032 / 662 425 662
www.amekadi.org
https://www.facebook.com/asociacionamekadi/

 

Kirolean arrazakeria saihesteko Webinarra

Galdu bazenuen, dagoeneko ikusgai duzu Youtuben Bilboko Udalak antolatu zuen Webinarra.

Kirolean arrazakeria saihestea, Kirolean inklusioa sustatzea

Parte hartu dutenen artean daude Lilian Thuram, futbol jokalari ohia eta bere izena daraman Fundazioko kidea Fundación Thuram; Laura Sentís eta Aisha Al Said, Barça Fundaziokoak; Galder Reguera, Athletic Club Fundaziokoa; Gaspar Maza, Universitat Virgili Rovirakoa; Sitapha Savané, ACBko jokalari ohia eta kirol esataria; Aauri Bokesa, atleta olinpiarra, Barcelona F.C. taldekoa eta gizarte langilea eta Antonio Pipaon, WATS TEAMeko kidea.

Trebeziak koadernoa

ZAS!ek zurrumurruen aurkako estrategiarako komunikazio-trebetasunen gida berria aurkeztu du, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Trebetasun koadernotxo honetan, sareko kideek eta komunikazioaren mundu akademiko eta profesionaleko erreferenteek parte hartu dute.

Zurrumurruei aurre egiteko material berriak

Zurrumurruen aurkako agente gisa lan egin ahal izateko, ezinbestekoa da metodologiak, datuak eta gainerako baliabideak izatea. Horregatik, ZAtik eskaintzen dugun baliabide nagusietako bat HEMEN aurki ditzakezun hainbat materialen bilduma da.

Gaur gure liburutegian ditugun azken nobedadeak ekarriko dizkizuegu:
Hoy os traemos las últimas novedades que tenemos en nuestra biblioteca: