Skip links

Author: ZAS!eko lantaldea

M21erako motorrak berotzen!

Horregatik, gaur motorrak berotzeko jarduera eta ekintza ugari ekarriko dizkizuegu. 21ean mobilizazioak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburu guztietan eta udalerri askotan, baina aste honetan zehar jarduera osagarriak izan dira eta are gehiago oraindik etortzeke daude. Gogoratu, beti bisitatu dezakezu gure AGENDA, ezer ez galtzeko.

Loturak Festibala: Migratzaileen eta errefuxiatuen migrazioa eta harrera

Askotan, Errumuren Aurkako Estrategian zaila izaten da etengabe aldatzen ari diren testuinguru berrien erritmoari jarraitzea. Hala ere, sareak osatzen dituzten agenteak askotarikoak dira, eta horien artean ditugu #narratiba digitaletan eguneratzen gaituztenak ere.

Horregatik, gaur proposamen hau ekarri dizuegu Getxotik, programazio misto batekin (presentziala zein online):

M8: Emakume etorkinen aitorpena 

Bilbon ere antolatu dituzte hainbat ekintza, adi! 

Gaur BILBOn: GEU-NOSOTRAS dokumentala
Gaur BILBOn: Bilboko emakume etorkinen aitorpena: emakube bizia emakume anitzan (Sari banaketa)

Errepasatu gure agenda ezer ez galtzeko!

M8: Emakumea, generoa eta migrazioa

Gaur arratsaldean, 19: 00etan, Emakumea, Generoa eta Migrazioari buruzko hitzaldia izango da Mendaron Udalbatza aretoan. Parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea, mezu bat idatziz helbide elektroniko honetara:

M8: Aktibismo amefrikarra, bertsoak eta tailerrak

Gasteizko Udalak Jabetze feministarako Eskola du, eta horren barruan Herri Handi zikloa dago martxan, herri handiak infernu txiki batentzat antolatutako hitzaldi sorta. Gaur, 19: 00etan, Bruna Stamato historialaria, komunikatzaile soziala eta argazkilaria, aktibista afrofeminista eta TeMA (Emakume Afrolatinoamerikarren tertulia Buenos Airesen, Argentina) talde feministako kidea izango dira hizlari.

M8: Aniztasuna eta zaintzak

#M8 asteari hasiera emango diogu Sodepaz Euskal Herriako Lizzeth Mtz Ocañaren testu honekin, lan-eskubideen defentsan feminizazio migratzailea mahai gainean jartzen duena, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko ezinbestekoa baita aniztasunari eta zaintzari arreta eskaintzea.

Zurrumurruen Aurkako Gasteizko Eragileen 2. Topaketa (BIDEOA)

Bigarren urtez jarraian, zurrumurruen aurkako Gasteizko Eragileen Sarea osatzen duten pertsonak bildu dira 2020. urtean egindako urratsaz hausnartzeko, 2021rako estrategia eratzeko eta sarea osatzen duten pertsona guztien inplikazioa eta lana aitortzeko. Topaketa urtarrilaren 30ean egin zen Europa Jauregian eta Ixiar Garcia artista eta kultur bitartekariak dinamizatu zuen. Bideo honetan laburpen bat ikus dezakezu!

Euskadi askotarikoan bidaia: Berdinak eta desberdinak dibertsitatean (BIDEOA)

Pasa den hilean Ion Gambrak –Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko foru zuzendariak– ZAS!eko idazkaritzarekin batera aurkeztu zuen Gipuzkoarako prestatu dugun Zurrumurruen Aurkako komunikazio estrategia. Honen baitan,  aurrekoan zabaldu genuen bideoa eta gaur dakarkigun atal berria:”Berdinak eta desberdinak dibertsitatean”.

Bi atal hauek bidai aberasgarri baten parte dira, Euskadi askotarikoan bidaia alegia.

Aniztasunaren Eskola Barakaldon

Joan den asteartean, otsailaren 23an, Aniztasunaren Eskolaren IV. edizioaren azken mintegia egin zen Barakaldon, Mamadou Ngom luxuzko gonbidatuarekin

Ngom Médicos del Mund erakundeko kulturarteko bitartekaria da, eta harekin batera, kulturarteko eta arrazakeriaren aurkako ikuspegia duten praktika komunitario onetan sakondu eta ikasi ahal izan genuen. Susana Arrizabalaga gizarte-hezitzaile eta Barakaldoko Udaleko Denbora Bankuko kudeatzaileak aurkeztu zuen saioa, eta udal-proiektu horren esperientzia partekatu zuen. Proiektu horrek 7 urte daramatza elkarri laguntzeko eta zaintzeko kulturarteko sareak ehuntzen.