Skip links

Zurrumurruen aurkako saioak Gorlizen

Gorlizeko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak herrian bi formakuntza saio antolatu ditu, aste honetan eta hurrengoan, ZASen parte-hartzearekin. Helburua, zurrumurruen aurkako hausnarketa sustatzea.

Alde batetik bihar –ekainak 23– Andrea Ruiz Balzolak bestearen eraikuntzari buruzko saioa bideratuko du, non zinemaren papera aztertuko da europar nortasunaren sustraietan, alegia, alteritatearen prozesuetan duen eraginean.

Bestetik, datorren asteko asteazkenean (ekainak 30), Maya Amrane Chamik “Emakume Musulmana edo emakume musulmanak” saioa dakar. Bertan sinplifikazioak eta aurreiritziak gainditzeko hainbat gako aurkeztuko ditu.

Saioak 19:00tan izango dira Udal aretoan, eta sarrerak lortzeko Kultur Etxean edo Turismo Bulegoan eskatu behar dira:

Kultur Etxea
946 774 000
688 625 067

Turismo Bulegoa
946 774 348
688 818 876

 

 

Iruzkina egin