Bigarren Gipuzkoako ZAS! Eguna otsailaren 16an, ostirala, ospatuko da Zarautzen.
“Egun honen helburuak Zurrumurruen Aurkako Euskal Sareak egiten duen lana ezagutaraztea eta immigrazioaren aurkako zurrumurruak desegitea dira.”
Datorren otsailaren 16an, ZAS!ek , Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta Zarauzko Udalak antolatua, Gipuzkoako bigarren ZAS! Eguna ospatuko da Zarautzen. Bertan, umeek eta familiek ipuin-kontaketaz (liburutegian), eta gazteek ihes-jokoaz Gaztelekuan gozatzeko aukera izangu dute. Halaber, herritarrek, Jon Maiaren eskutik, “atzoko eta gaurko migrazioei” buruzko solasaldian hausnartzeko aukera izango dute Modelo Aretoan. Horrez gain, Zarauzko Bertso Eskolak parte hartu du, eta Virginia Imaz Quijerak (Oihulari Klown antzerki taldea) “Klownklusioak” aurkeztuko du.
Proposamen horren bidez, ZAS! Sarearen eragin eta inpaktu sozialerako gaitasuna biderkatuko da eta amankomunean daukagun helburua zabalduko da: «Bizikidetzari eragiten dioten aurreiritziak zalantzan jartzea eta estereotipoak desegitea kulturarteko ikuspegitik».
Inor diskriminatuko ez duen gizarte osasuntsu eta kohesionatua eraikitzea guztion ardura da.
Otsailaren 16an, Zarautzen zuen zain egongo gara!