Skip links

ZAS! EGUNA GUARDIAN

Arabako bigarren Arabako Zurrumurruen Aurkako Eguna martxoaren 2an, larunbata, izango da, Guardian. 

Egun honen helburuak dira Zurrumurruen Aurkako Euskal Sareak egiten duen lana ezagutaraztea eta immigrazioaren aurkako zurrumurruak desegitea.

Martxoaren 2an, Guardian, Arabako bigarren Arabako Zurrumurruen Aurkako Eguna egingo da, ZAS! Sareak eta Arabako Foru Aldundiak antolatuta. Egun horretan, “Elkarbizitza ospatzen! Denok bat” lelopean, Guardiako bizilagunek jarduera ugari izango dituzte udalerri osoan zehar.

Proposamen horren bidez, ZAS! Sareak jende gehiagorengana iritsi nahi du, bizikidetzari eragiten dioten aurreiritziak zalantzan jartzeko eta estereotipoak desegiteko kulturarteko ikuspegitik, bai eta inor diskriminatzen ez duen gizarte osasuntsu eta kohesionatu bat eraikitzeko ere.

Programazioa 11:30ean hasiko da, Antonio Mijangos Kultura Aretoan. Jarraian, Zurrumurruen Aurkako Arabako Estrategian eta Bizilagunak kultura arteko bazkarietan parte hartzen duten pertsonen esperientziari buruzko solasaldi bat egingo da. Kulturarteko jarduera horrek hainbat jatorritako bizilagunak otordu baten inguruan elkartzea errazten du.. 12:30etik aurrera hasiko dira gainerako jarduerak udalerrian zehar. Zehazki, turismo bulegoan (Garcetas etxea) erakusketa bat egingo da. Samaniego jauregian, Guardiako gazteek proba egin eta zurrumurru eta estereotipo arrazistak desegin ahal izango dituzte, escape room baten bidez.

12:30etik 13:30era bitartean, Torre Abacial plazan, speaker ‘s corner bat egongo da, hau da, gune bat non kultura arteko bizikidetza mezuen inguruan hitz egin.  Haurrek ere egun horretaz gozatu ahal izango dute aniztasuna ospatuz, zurrumurruen aurkako haurrentzako ipuin kontalariekin (Torre Abacial plaza), henna lantegiekin (Gaitero plaza) eta “Bizikidetza ereinez” lantegiarekin (Carlos Saenz de Tejada plaza). Gainera, San Juan plazatxoaren inguruan, bizilagunek Soufiane Charif piano jotzailearen kontzertu batez gozatu ahal izango dute. Amaitzeko, 14:00etatik 14:30era, turismo bulegoan, jardunaldia itxiko da.

 

Iruzkina egin