Zurrumurruak erakusketa
Data:
2020-ko Uztailak 4
Bilboko Udalak, “Zurrumurruen aurkako” proiektuaren bidez, Europako Kontseiluaren “Communication for Integration- C4I” Europako Estrategian parte hartzen du beste hiri batzuekin batera, integrazio eta kohesio soziala bultzatzeko.
Proiektuak sentsibilizazio sozialeko estrategia bat garatzen du, pertsona atzerritarren aurkako zurrumurru eta estereotipoei aurre egiteko, eta horiek eragin negatiboa dute guztien bizikidetzan. Helburua da kulturartekotasunaren, ekitatearen, gizarte-kohesioaren eta diskriminazioaren aurkako borrokaren balioekin konprometitutako pertsonen eta erakundeen sare bat sortzea eta sendotzea.