Emakume etorkinen aitorpena
Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna, ezin da ulertu
Emakumeen aniztasun etniko eta kulturalik gabe.
Bilbon ere antolatu dituzte hainbat ekintza, adi!
Gaur BILBOn: GEU-NOSOTRAS dokumentala
Gaur BILBOn: Bilboko emakume etorkinen aitorpena: emakube bizia emakume anitzan (Sari banaketa)
ASTELEHENA: aniztasuna eta zaintzak (Lizzeth Mtz Ocaña)
ASTEARTEA: aktibismo amefrikanoa (Bruna Stamato)
ASTEAZKENA: emakumea, generoa eta migrazioa (Maya Amrae eta Andrea Ruíz)
OSTEGUNA: emakume etorkinen aitorpena (GEU-NOSOTRAS)
OSTIRALA: kazetaritza feminista (Lucía Mbomio eta June Fernández)
Pasa den urtean bezala, aurten ere Bilboko udalak bertako emakume etorkinei aitorpena egin nahi izan die EMAKUME BIZIA EMAKUME ANITZA kanpainaren barruan. Gaur 12:00tan II. Sari banaketa egin da, ondorengo kategoriak sarituz:
- Emakume komunitateko agentea: kategoria honek emakumeek auzoetan egiten duten lan komunitarioa aitortu eta ikusgai jarri nahi du, batzuetan ikusezina izan arren ehun sozialerako garrantzi handikoa delako.
- Emakume ekintzailea: emakume ekintzaileak, proiektu jasangarriak eta arrakastatsuak dauzkatenak, edozein jardun arlotakoak, taldean, elkartean edo norbanakoak gauzatzekoak.
- Emakume politikaria: eragin politikoa duten ekintzak gauzatzen dituzten emakume migratzaileei zuzenduta, ekintzak edozein jardun arlotako politika publikoak eraldatzera bideratuta daudenean eta alderdi politiko baten edo parte hartzeko edo eragin publikoa izateko beste gune batzuen bitartez gauzatzen direnean.
- Emakume artista (kategoria berria): atal honetan aitortza egin nahi zaie arteekin zerikusia duen edozein jardunetan nabarmentzen diren emakume migratzaileei.
- Emakumea, giza eskubideak defendatzen dituena (kategoria berria): giza eskubideen defentsan ibilbide bat egin duten emakume migratzaileei agertzen die ezagutza, bereziki garapen jasangarriko helburuekin zerikusia izan dezaketen eskubideak badira.
- Emakume gaztea (kategoria berria): aurreko kategorietako edozeinetan ibilbide bat egina duten 30 urte arteko emakume migratzaileei agertzen die ezagutza.
Sari banaketa Udaletxeko areto arabean izan da, eta Bilboko udalak BILBAO ZUZENEAN ataletik zabaldu du ekimena zuzenean streaming bitartez.
GEU Nosotras dokumentala
“Gogoeta bat emakume migratzaileek Bilboren garapenari egindako ekarpenaren inguruan, gizartearen, ekonomiaren, komunitatearen eta politikaren ikuspuntutik egina”
Dokumentala ikusi ondoren, solasaldi bat antolatu dute protagonistekin.
Nahitaezkoa da lekua erreserbatzea helbide elektroniko honetara mezu bat bidalita: inmigracion@bilbao.eus
Informazio gehiago: 944 203 145
Bilboko Udalak dagoeneko igo du, eta bertara gerturatzeko aukerarik ez baduzu etxetik ere ikus dezakezu hementxe:
Familia eta generoa migrazioan
Infografia hau Gipuzkoako Foru Aldundiarekin egindako Zurrumurruen Aurkako kanpainaren parte da.
Familiak eta generoak migrazioarekin duten harremana ulertzeko, hasteko, lan erreproduktiboaren nazioarteko banaketa bat dagoela azpimarratu behar dugu.
Zer da lan erreprodukzioa? Eta migrazio-fluxuen feminizazioa? Zerikusirik al du honek “amatasun” ideiarekin?