ZAS!onak eta 2024. urte zoriontsua!
ZAS!onak eta 2024. urte zoriontsua!
ZAS!onak eta 2024. urte zoriontsua!
Materialak “Amenazas actuales de algunas libertades básicas: el control de los discursos y la presencia de la religión en la esfera pública.” “La presencia de la religión en el espacio público. Diversidad religiosa en Euskadi.” “La presencia de la religión en el espacio público”
Joan den astean, SOS Arrazakeriak eta Harrera Sareak ekoitzitako En la calle dokumentala aurkeztu zuten Okendoko kulturetxean, eta kalean dauden edo egon diren gazte migratzaileak izan ziren protagonista.
Galdu bazenuen, dagoeneko ikusgai duzu Youtuben Bilboko Udalak antolatu zuen Webinarra.
Kirolean arrazakeria saihestea, Kirolean inklusioa sustatzea
Parte hartu dutenen artean daude Lilian Thuram, futbol jokalari ohia eta bere izena daraman Fundazioko kidea Fundación Thuram; Laura Sentís eta Aisha Al Said, Barça Fundaziokoak; Galder Reguera, Athletic Club Fundaziokoa; Gaspar Maza, Universitat Virgili Rovirakoa; Sitapha Savané, ACBko jokalari ohia eta kirol esataria; Aauri Bokesa, atleta olinpiarra, Barcelona F.C. taldekoa eta gizarte langilea eta Antonio Pipaon, WATS TEAMeko kidea.
Bizkaiko SOS Arrazakeriak “Gizakiak gizartean” bideoa eta abestia aurkeztu eta zabaldu dute, emozio eta gogo handiz. Lan izugarra Margotu Elkarteko ikasleek egin dutena, Arraza-bereizkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira.
Bigarren urtez jarraian, zurrumurruen aurkako Gasteizko Eragileen Sarea osatzen duten pertsonak bildu dira 2020. urtean egindako urratsaz hausnartzeko, 2021rako estrategia eratzeko eta sarea osatzen duten pertsona guztien inplikazioa eta lana aitortzeko. Topaketa urtarrilaren 30ean egin zen Europa Jauregian eta Ixiar Garcia artista eta kultur bitartekariak dinamizatu zuen. Bideo honetan laburpen bat ikus dezakezu!
Pasa den hilean Ion Gambrak –Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko foru zuzendariak– ZAS!eko idazkaritzarekin batera aurkeztu zuen Gipuzkoarako prestatu dugun Zurrumurruen Aurkako komunikazio estrategia. Honen baitan, aurrekoan zabaldu genuen bideoa eta gaur dakarkigun atal berria:”Berdinak eta desberdinak dibertsitatean”.
Bi atal hauek bidai aberasgarri baten parte dira, Euskadi askotarikoan bidaia alegia.
Pasa den urte bukaeran, Gipuzkoako SOS Arrazakeriak antolatzen dituen “Zurrumurruen aurrean, liburuekin solasean” saioetan idazle puska pare bat izan genituen, Lucía-Asué Mbomio Rubio eta June Fernández.
Parte hartzeko aukerarik izan ez bazenuen, dagoeneko ikusgai dituzu Youtuben, eta gaur hemen dakargu Lucía-Asué Mbomio Rubio kazetariak idatzitako Hija del camino liburua oinarritzat duen saioa. Abenduan ospatu zen, besteak beste, Esther (Mayoko) Ortegarekin –irakasle eta sexu disidentziaren ikerlari afrofeminista– eta Silvia Agüero Fernándezekin, ama ijitoa, mestizoa, feminista eta edoskitzearen aldeko aktibista.
ZAS! sarearen lana Euskadi osotik hedatzen da, eta gaurkoan Bizkaiara goaz, zehazki Getxoko udalerrira. Bertatik bidali digute AMEKADI-ko lagunek egin duten bideoa, non Getxoko Zurrumurruen Aurkako Estrategia azaltzen den. Zeintzuk dira bertako ZAS agenteak? Ze ekarpen egiten dio estrategia horrek Getxori? Noiztik baina? Honi guztiari erantzuna ematen dio bideoak, sireno eta guzti! 🧜♂️
Dipuzkoako Foru Aldundiarekin aurkeztutako estrategiaren parte dugu BIDEO hau. Harrera gizarte bat izateko apustua azpimarratzeko, aurreiritzi eta zurrumurruak gaindituz. Gizarte ireki, anitz eta dibertsoa garelako, eta izan nahi dugulako.