Bizkaiko SOS Arrazakeriak “Gizakiak gizartean” bideoa eta abestia aurkeztu eta zabaldu dute, emozio eta gogo handiz. Lan izugarra Margotu Elkarteko ikasleek egin dutena, Arraza-bereizkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira.
«BienTratarte» programaren barruan, arraza berdintasunerako eskubidea landu dute Haurren eta Nerabeen Eskubideen esparruan. Lan horren ondorioz, “Gizakiak gizartean” kanta bideoklipa sortu da, bertan parte hartzen duten gazteek egindako letrarekin eta musikarekin. Gizartea sentsibilizatzeko hezkuntza-lana izan da, eta, horretarako, Bizkaiko SOS Arrazakeria Elkartearen laguntza izan dute, lan-prozesuan eta ondorengo zabalkundean parte hartu baitu. Zorionak parte hartzaile guztiei komunitateko lan zoragarri honengatik!