Skip links

Author: ZAS!eko lantaldea

A18 Bilbo: “Neure kulturarteko uriaz harro”

“Neure kulturarteko uriaz harro” leloarekin, Bilboko Udalak migratzaileak protagonista duen kanpaina zabaldu zuen 18an, Europako Kontseiluaren proposamena aurrera eramanda, Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Honekin batera, Udalak BOSA hezkuntza programa garatu du, eta Zurrumurruen Aurkako agenteen urteroko topaketa antolatu du.

#ZumurruenAurkakoOgia

#MamidunOgia kanpaina hasi dugu. Badakizu zeintzuk diren #ZumurruenAurkakoOgia ren  osagaiak? Gustatuko litzaizuke “gorrotoaren birusetik” babestea? Egin zaitez zure #MamidunOgiarenOihalPoltsa rekin, pasa zaitez Zabala Okindegitik eta  La Oka okindegitik #Oionen eta Torres okindegian eta Mateo okindegian #Biasterin.

Abenduak 18: Migratzaileen nazioarteko eguna

Abenduak 18ean, Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunean, ZAS!-etik lurralde osoan zehar dauden ekintzetan parte hartzeko deialdia zabaltzen dugu. Honekin batera, Administrazio Publikoei, Herritarrei eta Hedabideei eskakizun batzuk zabaltzen ditugu herritartasun kritiko bat sustatzeko, eta kultur aniztasuna balioan jartzeko.

¿Qué son los refugiados climáticos?

Pertsona errefuxiatuei buruz ari garenean, normalean, gatazka armatuek eta muturreko pobreziak eragindako migrazioak datorkizkigu burura. Badira, baina, bestelako jatorria duten migrazioak ere: aldaketa klimatikoaren eraginek eta hondamen naturalek eragindakoak. Kasu hauetan, errefuxiatu klimatikoak (edo ingurumen errefuxiatuak) kontzeptua erabiltzen dugu. Kontzeptua bera ez da berria, Lester Brown-ek