Trebeziak koadernoa
Data:
2021-ko Apirilak 9
Trebeziak koadernoa
Duela urte batzuetatik, zurrumurruen aurkako estrategien barruan, bitartekaritzarekin, coachingarekin, aholkularitzarekin eta abarrekin lotutako profesionalak komunikazioaren arloko zenbait ikuspegi eta tresnarekin egiten ari dira lan egiten. Eta koaderno honetan, hain zuzen, profesional horiekin hitz egin nahi dugu, eta haien ikuspegiak, ezagutzak eta esperientziak sistematizatu. Horren haritik, elkarte eta pertsona hauei eskerrak eman nahi dizkiegu, egin duten lanagatik: Matiz Elkartea, Balioen Hezkuntza, Amekadi Euskadiko Bitartekaritza Elkartea, Raquel Moreno, d-CASeko kontsultorea eta laguntzailea zurrumurruen aurkako estrategietan, eta Asier Gallastegi, kontsultorea, hezitzailea eta coacha.
Horrez gain, badakigu estereotipoetan eta aurreiritzietan oinarritutako zurrumurruak hedatzeko leku aproposa direla, eta zenbait kolektibo zaurgarriri kalte handia egin diezaieketela. Horregatik, zenbait osagai eskaintzen ditugu, gutako bakoitzak azkenean zurrumurruen aukako estrategia prestatzeko erabiliko dugun errezetarako, haren orientagarri izan daitezen, zaporea eman diezaioten eta aberastu dezaten. Eskerrak eman nahi dizkiegu Estitxu Garai, Julen Orbegozo, Elixabete Larrinaga eta Victor Pozasi beren denbora eta hitza eskaini baitziguten.