Skip links

M8: kazetaritza feminista, solasaldiak eta antzerkia

Kazetaritza feminista, solasaldiak eta antzerkia

 

El 8 de marzo Día Internacional de la Mujer no podría ser entendido

Sin la diversidad étnica y cultural de las mujeres.

via GIPHY

 

Lucia Mbomio eta June Fernández kazetarien solasaldiak berreskuratuz itxiko dugu aste hau, baina jarduerek aurrera jarraitzen dute datozen asteetan!

ONLINE, M13: Kafe tertulia Adilia de las Mercedes-ekin
AMURRIO, M18: Vidas que cruzan frontera solasadia
ZARAUTZ, M18: No es país para negras antzerkia
ONLINE, M20: Kafe tertulia Daniela Ortiz-ekin

.

Errepasatu gure agenda ezer ez galtzeko!

ASTELEHENA: aniztasuna eta zaintzak (Lizzeth Mtz Ocaña)
ASTEARTEA: aktibismo amefrikanoa (Bruna Stamato)
ASTEAZKENA: emakumea, generoa eta migrazioa (Maya Amrae eta Andrea Ruíz)
OSTEGUNA: emakume etorkinen aitorpena  (GEU-NOSOTRAS)
OSTIRALA: kazetaritza feminista (Lucía Mbomio eta June Fernández)


 

Duela bi aste, Lucia Mbomioren LIBURUEKIN SOLASANDIAN saioaren atala ekarri genizuen. Bertan, idazle eta kazetariak Esther (Mayoko) Ortega irakasle eta ikertzaile afrofeministarekin eta Silvia Agüero Fernández ama ijito, mestiza, feminista eta laktibistarekin partekatu zuen tartea, besteak beste. Mbomiok berak idatzitako Hija del camino liburua hartu zuten elkarrekin.

Solasaldi hori abenduan egin zen, baina parte hartu ezin izan zenutenentzat, dagoeneko eskuragarri dago Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren Youtubeko kontuan.

Aste honetan, M-8an zentratuta, formatu hau berreskuratu nahi genuen kazetaritza feminista eta antiarrazista baten garrantzia azpimarratzeko. Gizarte hipermediatizatu batean bizi gara, eta komunikabideek (bai tradizionalek, bai gorabidean daudenek) osatzen dituzte gure gizartearen kontzeptu-esparru gehienak, edo behintzat eragina dute hauetan. Batzuetan ez gara ohartzen zenbateraino baldintzatzen duten mundua ikusteko eta ulertzeko modua, ezta nola nahasten diren iritzia eta informazioa ere, zurrumurruak eta aurreiritziak sortuz gugan. Horregatik da ezinbestekoa kazetaritza feminista eta antiarrazista.
.
Ildo horretatik, gaur June Fernandezen LIBURUEKIN SOLASALDIAN saioa berreskuratu dugu, 10 Ingobernables: transgresio eta errebeldia istorioaken egilea. Fernandez PIKARA MAGAZINE bultzatzaileetako bat izan zen, hemen aurki ditzakezue bere artikulu guztiak, eta 2020an ABRIR EL MELÓN, una década de periodismo feminista aurkeztu zuen, kazetaritza feministako azken hamar urteak biltzen dituen liburua. Ez galdu ¡Abrir el melón!en inguruan izan genuen solasaldia!

Hurrengo jarduerak

Erritmoa ez dadila gelditu. Aste honetan, zurrumurruen aurkako euskal eragileek aldarrikapen feministan egiten duten lana azpimarratu nahi izan dugu; izan ere, intersekzionalitaterik gabe, feminismoa ez da posible, eta, era berean, antiarrazismoak baldintzarik gabe feminista izan behar du.

 

Kafe tertuliak: Feminismotik eta Arrazakeriaren kontrako borrokatik

Mujeres con voz elkarteak kafe tertuliak antolatzen ditu, gonbidatu bati harrera egiteko eta, denen artean, gonbidatua aditua den gai bati buruz hitz egiteko.

Arrazismoaren aurkako, kulturen arteko eta feminista dekolonialaren ikuspegitik lan egiten dugu beti.

Hurrengo gonbidatuak honako hauek izango dira:

Larunbata
03/13
Adilia de las Mercedes: feminizidioaren eta sexu-indarkeriaren ikertzailea gatazka egoera ezberdinetan eta hainbat txostenen egilea. Guatemalako Emakumeen Elkarteko presidentea da.

Larunbata
03/20
Daniela Ortiz: 2007tik Bartzelonan bizi den perutar artista. Bere lana immigrazioaren, nazionalitatearen, lanaren, klase sozialen arteko ezberdintasunen eta genero gaien inguruko ideiei buruzkoa da.

Ordua: 18:00. Zoom.

Izena emateko: https://bit.ly/CafésConversatorios2021

 

Martxoaren 18an, hitzaldia eta antzerkia Amurrion eta Zarautzen

Datorren ostegunean ere aurrez aurreko jarduerak ditugu, kasu honetan Amurrion eta Zarautzen. Arabako Foru Aldundiak eta CEAR Euskadik Hitzaldia antolatu dute Vidas que cruzan Frontera: Hegoaldeko mugari buruzko analisi feminista, Beatriz de Lucas hizlariarekin. Cear-Euskadiko Intzidentzia Teknikaria. Jarduera hau Arabako zurrumurruen Aurkako Estrategiaren barruan kokatzen da.

Zarautzen, berriz, No es país para negras antzezlana aurkeztuko dute, bizi garen gizarte arrazista nahasten duen komedia dramatikoa; lehen pertsonan idatzitako lan autoerreferentziala, oharkabean igarotzen diren mikro arrazismoak eta arrazakeria sotila erakusten dituena. Silvia Albert-en lanak zalantzan jartzen du Espainiako belztasunaren iruditeria, erreferenteak eta historia: “Nire nazionalitatea aitortzen ez den herrialde batean jaio eta hazi nintzen, beste larru-tonu bat dudalako. Inon ez egotearen sentimenduarekin hazi nintzen”.

Familia eta generoa migrazioan

Infografia hau Gipuzkoako Foru Aldundiarekin egindako Zurrumurruen Aurkako kanpainaren parte da.

Familiak eta generoak migrazioarekin duten harremana ulertzeko, hasteko, lan erreproduktiboaren nazioarteko banaketa bat dagoela azpimarratu behar dugu.

Zer da lan erreprodukzioa? Eta migrazio-fluxuen feminizazioa? Zerikusirik al du honek “amatasun” ideiarekin?

DESKARGATU PDFa