¿Ahora que sí nos ven?
Argentinako aktibismo amefrikarreko esperientziak
Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna, ezin da ulertu
Emakumeen aniztasun etniko eta kulturalik gabe.
Martxoaren 8a atzo izan zen, baina arrazakeriaren aurkako borroka feminista ezin da egun bakar batera mugatu.
Gaurko jarduerak:
Online, Gasteiztik: Bruna Stamatoren hitzaldia
Aurrez aurrekoak Hernanin: ikasketak homologatzeko tailerra
ASTELEHENA: aniztasuna eta zaintzak (Lizzeth Mtz Ocaña)
ASTEARTEA: aktibismo amefrikanoa (Bruna Stamato)
ASTEAZKENA: emakumea, generoa eta migrazioa (Maya Amrae eta Andrea Ruíz)
OSTEGUNA: emakume etorkinen aitorpena (GEU-NOSOTRAS)
OSTIRALA: kazetaritza feminista (Lucía Mbomio eta June Fernández)
Gasteizko Udalak Jabetze feministarako Eskola du, eta horren barruan Herri Handi zikloa dago martxan, herri handiak infernu txiki batentzat antolatutako hitzaldi sorta. Gaur, 19: 00etan, Bruna Stamato historialaria, komunikatzaile soziala eta argazkilaria, aktibista afrofeminista eta TeMA (Emakume Afrolatinoamerikarren tertulia Buenos Airesen, Argentina) talde feministako kidea izango dira hizlari.
ONLINE izango da, gazteleraz, ondorengo estekan: vitoria-gasteiz.org/EEF-
Aitziber Perez de Karkamo kazetariak koordinatuko du saioa, betaurrekoak eta luma moreak dituen hedabide libreetako ohiko komunikatzailea, esaterako @halabedi eta @naiz_iritzia
Familia eta generoa migrazioan
Infografia hau Gipuzkoako Foru Aldundiarekin egindako Zurrumurruen Aurkako kanpainaren parte da.
Familiak eta generoak migrazioarekin duten harremana ulertzeko, hasteko, lan erreproduktiboaren nazioarteko banaketa bat dagoela azpimarratu behar dugu.
Zer da lan erreprodukzioa? Eta migrazio-fluxuen feminizazioa? Zerikusirik al du honek “amatasun” ideiarekin?