Skip links

Jakin nahiko zenituzkeen gauzak… INMIGRAZIOA

Xabier Aierdi Urraza Euskal Herriko Unibertsitatean Doktorea da Soziologian, migrazio eta etnizidadean aditua.
BEGIRUNE Inmigrazio Ikerketa Laborategia sortu zuen.

Inmigrazioa fenomeno igarokorra al da?

Antza ez, honela diote migrazioetan aditu nagusi guztiek. Behintzat Euskadin ez da pasakorra, ezusteko ondorioak izan ditzakeen kataklismo ekonomiko bat ematen ez bada, koronabirusa adibidez. Termino logikoetan oinarrituta, Europaruntz abiatzen den inmigrazioak gorakada izango du, eta batez ere gure beharren arabera aukeratutako inmigrazioa izango da. Bestetik, kontuan hartu behar dugu Nazio Batuen Biztanleria sailak egindako aurreikuspen guztiek diotela Afrikako biztanleria lau bider handituko dela mende bukaerarako, 4.300 milioi pertsona izatera iritsiz. Gaur egun, 1.247 milioi dira. Hori bai, demografiak dio mende bukaeran mundu mailako biztanleria txikitzen hasiko dela.

Benetan guk aukeratzen al dugu inmigrazioa? Dei efektua ala behar efektua?

Bai noski. Hau futbolean bezala da. Athletic izan ezin, beste talde guztiek behar dutena bilatzen eta topatzen dute dagoen tokian, eta euren ahalmen ekonomikoaren arabera. Egon badago dei efektuaren eraginik, baina beti behar efektuaren ondorioz: zuk behar duzunaren arabera dei zehatz bat egingo duzu. Glovo edo Uber erabiltzen dutenek egiten duten antzera. Euskadin Hego Amerikako emakumeak behar ditugu familien eta zaintzen beharrak asetzeko, eta Hego Amerikako gizonak serbitzu sektorerako.

Eremu industrialerako ere, Europako zentrutik datozen langileak behar ditugu, Gipuzkoako Goierran esaterako. Txinako biztanleria autorregulatzen da. Afrikanaz: 1) iparraldekoek gurera iristen dira gertu gaudelako eta konpromezu eta interes amankomunak ditugulako; eta 2)subsaharianaz soilik iristen zaizkigu dagoeneko hemen sareak dituzten ausartak.

Baina aukeratzen dana baino gehiago jasotzen al da?

Ez askoz gehio. Normalean oreka bat lortzen da desiratutako inmigrazioaren eta azkenean finkatzen denaren artean. Gehienez, finkantzen diren %10 bat inguru ez da gure beharrei erantzuteko etorri, baizik eta euren beharrak asetzeko. Beste kasu guztietan, guk bidalitako seinaleak jasotzen dituzten, eta hautagaiak euren bidaia prestatzen hasten dira. Beti aldez aurretik finkatutako familiar batek deitzen ditu ondorengoak. Beti izan da horrela. Esan genezale Erpurutxoren modeloa ematen dela. Behin fluxuak hasi egin direnean, hurrengoek ogi apurrak jarraitzen dituzte, aurrekoek utzitakoak alegia. Migrazioa fenomeno konplexua da mugitzen den pertsonarentzako, baina funtzionamendu errezekoa. Dei batean oinarritzen dan. Aurretik eskutitza zen, gero telefonoa izatera pasa zen eta gaur egun Skype, WhatsApp edo delakoak hartu du testigua. Hemendik hots egiten da eta badatoz. Deialdia bertan behera geratzen denean, fluxua gelditzen da. Dagoeneko hemen errotuta daudenak trafiko agente bezala jokatzen dute, semaforoa kudeatzen. Ekonomia ondo doanean, berde; garai ahuletan, gorri. Anbar argia ulertzeko zailagoa da.

Eta hau, honela izango da beti?

Bai. Antzinan horrela izan zen, bada orain, eta izango da etorkizunean.  Funtzionamendu sinplea izan arren, inmigrazioa ikuspegi hidrauliko batetik ikusten dugu. Bi depositu eduki nahiko genituzke, modu perfektu batean konektatuta, bata hemengo beharrekin eta bestea pertsona migrante potentzialekin. Pertsonak batetik bestera modu zehatz batez pasatzea nagu dugu, orduro, segunduro, une bakoitzean soilik behar ditugun inmigranteak hemen izateko, doitze perfektua.

Puzten eta husten doan akordeoi baten antzera?

Bilatzen den orekak egingo lukeena izango litzake migranteak onartzea edo baztertzea. Beste modu batean bazen ere, hauxe egiten zen goizero Andaluziako eta Extremadurako herriko plazetan, non langileak jasotzen ziren eguneko lan beharren arabera. Nahiko genukeena da pertsonak agertzea edo desagertzea eskaera hauen arabera.

Gauza zera da, nahiz eta migrazio kaotiko baten pertzepzioa izan, praktikan ematen dena aipaturiko oreka hura da, non migratzaileek mugimendu migratorioak erregulatzen dituzten. Eurak dira mugimenduak bizkortu edo mantsotzen dituztenak, inmigrazioa behar denean deitzen dutenak, eta atzerapen ekonomiko garaietan etortzeak pena merezi ez duela abixatzen dutenak.

Erregulatutako mugimendu migratorio asko dago. Jende-oldeak, gutxi. Jende-oldeari buruzko aipamenak, gehiegi. Ulertzen ez dugun oro, ahoberokeritik enfokatzen dugu, esajeraziotik. Hala ere, jende-olde edo inbasio ideien kontra, migrazioak orokorrean tantaka ematen dira. Mikro-aspertsioa ematen da, ez dago uholderik.

¿Y cómo va lo del goteo?

Alguien instalado llama a un familiar, éste a otro, luego a un amigo, o a un vecino, o a un conocido, y poco a poco el goteo se hace cauce y riachuelo. Si el río es caudaloso, hay autoridades que hacen represas para detener el flujo. Si la necesidad persiste, el agua desborda la presa y sigue su curso. Esto explica cómo en muchos pueblos y barrios de Euskadi se concentran personas de los mismos pueblos emigrantes antes de España, ahora del extranjero. Las colonias vascas en el extranjero se han formado con el mismo mecanismo. Y eso sí, una vez que las personas se trasladan, residen donde se asientan, y tienden a quedarse. Y los abuelos migrantes terminan siendo de donde son sus nietos. Es una ley de hierro de la integración. Luego no hay depósito o fuelle controlado que funcione por encima del flujo necesario existente. Aceptar el hecho estructural de la migración es la mejor manera de acertar en su gestión. Ahora bien, también es cierto que, como dice Arango, para poder migrar hay que poder hacerlo. De hecho, si vemos el volumen de población mundial y tenemos en cuenta el hecho de que solo 300 millones de personas residen en un país diferente al de su nacimiento, podemos hablar, frente a las exageraciones, de un planeta inmóvil.

Eta tanta-jario hau, nola doa?

Hemen finko dagoen norbaitek familiar bat deitzen du, honek beste bat, gero laguna, bizilaguna, ezaguna, eta gutxinaka tanta-jarioa ibai bihurtzen da. Ibai honek ur asko badarama, agintariek presa moduan jokatzen dute. Beharrak badirau, urak gainezka egingo du eta bere bidea jarraituko du. Honek azaltzen du zergatik Euskadiko hainbat auzo eta herrietan, jatorri berdineko migranteek kointziditzen duten. Lehen ere gauza bera gertatzen zain Españako herrietatik zetozenekin, orain atzerritik. Atzerrian ditugun euskal koloniak ere modu berdinean eman dira. Hori bai, behin pertsonak tokiz aldatzen direnean, bertan geratzeko joera dute. Eta migratu zuten aiton-amonek, euren bilobak diren tokikoak izaten bukatzen dute. Integrazioko burdinezko legea da. Ez da gure beharrak asetzeko ematen den fluxua baino gehiago existitzen. Migrazioaren izaera estrukturala onartzea funtsezkoa da hau modu egokienean kudeatzeko. Hori bai, egia da ere Arangok dion bezala, migratzeko ere aukera izan behar duzula. Izan ere, mundu mailan soilik 300 milioi pertsona bizi dira euren herrialdetik kanpo, beraz gehiegikeriak alde batera utzita, gure planeta nahiko geldirik dago.

Ez al da ba kontraesan ba pertsona erregularrak izatea?

Bai, noski. Gure buruari galdetu behar diogu, zergatik herrialde guztiek, azkenean, erregularizazio prozesuak egiten ditzute, askotan tamaina handikoak? Azken finean modu publikoan aitortzen dutelako dagoeneko izkutuan egiten dutena: tokian errotu diren pertsonak beharrezkoak direla. Lehenengo momentuan harroxko jartzen gara, esanez ez dala inor sartuko. Gero, itsu bilakatzen gara ez ikusiarena egiteko. Azkenik, erregularizatzen da aurretik isilean onartua zegoena. Honek galdera dakarkigu burura: prozesu honetatik zerbait ikasten al dugu?

Eta hala da? Ikasten al dugu?

Ez, baterez, hasierako puntura itzuli egiten gara, oka jokoan bagina bezala. Hemen ere iritzi publikoak eragin handia izaten du. Sami Naïr migrazio fenomenoetan adituak dio beti dagoela sokatira bat, migranteak jasotzen dituzten gizarteetan. Albo batean, inmigrazioa beharrezkoa dela dakitenak –politikoak, kontsulorak, ikerketa talde publiko eta pribatuak, adituak- eta beste alboan, etorkinak atzera bota nahi dituen gizartea. Angela Merkelek bere “betiko botoen” herena galdu zuen, 2015ean Siriatik ihesean zeuden pertsonekin berdin jokatuko lukeela esan zuenean. Honi esaten zaio “Needed, but not welcome”, hau da, “Beharrezkoak, baina ez ongietorriak”.

“Horrenbesteko aniztasuna eta diferentziekin… azkenean gizartea zatika geratuko da”

Gizarte baten kohesioak ez du behar bertan bizi direnak kulturalki antzekoak izatea. Kohesioak harreman zuzena dauka demokrazia maila, berdintasun sozioekonomikoa eta partehartze politikoarekin. Izan ere, begirada atzera botata, kultura antzekotasun baten bila dauden ereduek tentsioak eta gatazkak sortu dituzte. Erdi eta epe luzera, gizarte anitzenak dira arrakastatsuenak. Aniztasunak porrot egiten du giza desparekotasuna eta desparekotasun ekonomikoa dagoenean. Eta desoreka hauei jatorriarena gehitzen badiogu, gizarte ahul baten aurrean topatzen gara.

Zein izan beharko litzake gure jarrera inmigrazioarekiko?

Normaltasunez eta lasai asko. Ondo datorkigu Siniestro Total musika taldearen diska baten izenburua: “Ante todo mucha calma!”, errealitate migratorioa eta ondorioz Euskadin finkatuko den aniztasuna, eman emango da. Beraz, gizarte euskaldun berriak harrera eman beharko dio, eta bizilagun anitzen baldintza berriak kudeatu beharko ditu. Migraziorako Euskal Itun Sozialeko (2011ko bertsioan) lehenengo puntuan esaten den bezala:

 “Ez da erraza etorkizunerako aurreikuspenak egitea. Dena den, bada gauza segururik: biharko Euskadi gaur egun ere badena baino gizarte askotarikoagoa izango dela. Aniztasun hori ez da atzerriko immigrazioaren ondorioa. Gizarte moderno guztien ezaugarri bereizgarria da aniztasuna: bizi-baldintzen eta bizimoduen aniztasuna, identitate nazionalen aniztasuna, kulturaeta kosmoikuspegi-aniztasuna eta abar.

Euskadi ere beti izan da herrialde askotarikoa, historian zehar erlijio, hizkuntza eta kultura desberdinak elkarrekin bizi izan diren herrialdea. Aniztasuna gure historiaren eta gure identitate kolektibo propioaren zati da. Atzerritarren immigrazioak areagotu egin du euskal gizartean lehendik ere bazen aniztasuna, eta konplexuago bihurtu du. Horregatik, aniztasun berriek ez dute zertan ustekabea izan euskal herritarrentzat. Aitzitik, Euskal Herriaren esperientzia historikoak lagungarri izan beharko litzaiguke elkarbizitzari erantzun hobea eta egokiagoa emateko, betiere bereizgarri izan genuen aniztasun-mailan oinarrituta.“

Hala izan bedi.


USTEAK USTEL Testu hau USTEAK USTEL argitarapenaren I. Kapituluaren zati bat besterik ez da, testua osotasunean irakurtzeko sakatu hemen