Skip links

Zurrumurruei aurre egiteko material berriak

Zurrumurruen aurkako agente gisa lan egin ahal izateko, ezinbestekoa da metodologiak, datuak eta gainerako baliabideak izatea. Horregatik, ZAtik eskaintzen dugun baliabide nagusietako bat HEMEN aurki ditzakezun hainbat materialen bilduma da.

Gaur gure liburutegian ditugun azken nobedadeak ekarriko dizkizuegu:

Euskadiko biztanleek diskriminazioaren inguruan dituzten pertzepzioei eta jarrerei buruzko inkestaren analisia

Ikuspegik aurkeztu duen txosten honek Euskal Autonomia Erkidegoan diskriminazioaren fenomeno konplexuaz egindako azterlanaren ingurukoak biltzen ditu; izan ere, eskubide-estatusa duen gai giltzarria bada ere, oso gutxitan lantzen da ikerketa sozialean.

Gure helburua zera da: EAEko biztanleek aniztasunari buruz zer pertzepzio eta jarrera dituzten jakitea (hainbat esparrutan), bai eta EAEn diskriminazioa zenbatekoa den jakitea ere, kontuan hartuta pertsonen arteko diskriminaziozko jardunbideak.

PDFa DESKARGATU

Kulturarteko hezkuntza-proiektua.

#Komunikatu_ON kulturarteko hezkuntza-proiektu bat da, ikasgelan hedabideak erabiltzean oinarritua, horien kontsumo demokratikoa sustatzeko eta aniztasunari buruzko estereotipoak, aurreiritziak eta zurrumurru faltsuak zalantzan jartzeko.

PDF-A DESKARGATU

Xenofobiaren hedapenean tokiko Facebook-eko foroen eragina

“No eres de Donosti si…”, “Ez zara Zumarraga Urretxukoa…“, “¡¡¡Somos de Irun sí o sí!!!” edo “Oñatikua naiz eta arro nago” dira Gipuzkoako SOS Arrazakeria erakundeak bi urtez -2019tik 2020era- ikertu dituen Facebookeko 7 foro lokaletako batzuk, guztira zazpi aztertu dira, Interneten eta sare sozialetan gorrotoaren diskurtsoaren hedapenak gora egin duela ohartaraziz.

Berdin proposamenaren esparruan egindako ikerketaren ondorioz, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen Departamentuak sustatuta, txosten luze bat eta laburpen exekutibo bat egin dira Donostia, Eibar, Errenteria, Oñati, Tolosa eta Urretxu-Zumarragako 7 foroei buruz. Ia iruzkin arrazistarik ez dagoela frogatzen du lanak: 31 elkarrizketa 2 urtetan 60.000 lagun biltzen dituzten taldeetan.

Ikerketa hau Gipuzkoako SOS Arrazakeriako Mikel Mazkiaranek koordinatu du eta CEAR Euskadiko Rosabel Argote gizarte ikertzailaren laguntza izan du esparru teorikoan, ikerketaren diseinuan eta sorkuntzan. Landa-lana eta datuen ustiapena Ane García, Miren Usuain, Alejandra Hernández eta Ángel Lastra EHUko praktiketako ikasleen lankidetzarekin egin da.

PDFa DESKARGATU

 


Material interesgarri gehiago nahi izanez gero, IKUSPEGI dokumentazio zentroko berriak ere kontsulta ditzakezu.