Skip links

“Mugikorrak Zurrumurruen kontra” ikusentzunezko Challengea Bilbon

Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailak informazio hau helarazten dizu, “Mugikorrak Zurrumurruen kontra” ekimenaren inguruan (Ekimena, bestalde, 2013tik sustatzen den Zurrumurruen kontrako estrategiaren barruan dator).

Ikus-entzunezkoen bidezko challenge honen xedea da zurrumurruen aurkako proiektuaren gaiei lotutako bideo bat egitea: bizikidetza, kulturartekotasuna, aniztasuna (kulturena, hizkuntzena eta erlijioena), eta arrazakeriaren, estereotipoen, aurreiritzien eta zurrumurruen kontrako borroka.

Bilbon bizi diren gazteek (12 eta 17 urte bitartekoek) parte har dezakete, eta, horretarako, beren mugikorrarekin edo beste edozein gailurekin grabatutako bideoak bidali behar dituzte, eta izena eman behar dute hiru (3) kategoria hauetako batean: dantza, musika eta film laburrak.

Maiatzaren 31 izango da bideoak aurkezteko atzenengo eguna.

Informazio gehiago hemen

Kontaktua: antirumores@bilbao.eus telf.: 94 4204786

 


 

Baldintzak

Izen-ematea

Datuen babesa