Iheslari eta desplazatuak
Data:
2021-ko Martxoak 3
Iheslari eta desplazatuak
Infografia hau Gipuzkoako Foru Aldundiarekin egindako Zurrumurruen Aurkako kanpainaren parte da.
MUNDUAN 79,5 MILIOI DESPLAZATU DAUDE
2019. urtearen amaierako kopuruak dira, eta jazarpena, gatazkak, indarkeria eta giza eskubideen urraketak dira desplazamenduen arrazoi nagusiak. Askotan entzun ohi dugu errefuxiatuen inguruko iritzi eta informazioak, baina datuetan oinarritzen al dira? Ala aurreiritziek moldeatutako esaerak al dira?
Ezagutu ezazu apur bat hobeto errealitate honen inguruko zifrak eta birplanteatu honi buruzko ideiak. Asmatuko al zenuke 2019an pertsona errefuxiatu gehien hartu zituen herrialdea?