Migrazio-fluxuak Euskadin
Data:
2021-ko Martxoak 3
Migrazio-fluxuak Euskadin
Infografia hau Gipuzkoako Foru Aldundiarekin egindako Zurrumurruen Aurkako kanpainaren parte da.
EUSKADI
BIGARREN IMMIGRAZIO-ZIKLOA ZENBAKITAN
Nahiz eta COVID-19ak immigrazioa eten duen –eta zaila bada ere aurreikusten eten horrek zenbat iraungo duen eta zenbat diren etorri gabe geratuko direnak–, 2014az geroztik etorkinen bigarren immigrazio-zikloan gaude Euskadin.
Lehenengoa 2000 eta 2008 bitartean izan zen, baina eraginek 2011 arte iraun zuten.
Etenaldi horren ondoren, fluxuak berriro aktibatuko dira, beharrak ez baitira eten.
Ez dago langile-eskaririk gabeko immigraziorik. Emigrazioa, aldiz, gabeziek eragindako kanporaketa da.