Skip links

BiZINEtza katalogoa: Errefuxiatuei eta (elkar)bizitzari buruzko zinema-katalogoa


Data:
2021-ko Apirilak 7

BiZINEtza katalogoa: Errefuxiatuei eta (elkar)bizitzari buruzko zinema-katalogoa

CEAR-Euskaditik (Errefuxiatuak Laguntzeko Batzordea EAEn), BiZINEtza katalogoa aurkeztu nahi dizuegu, bizilagun migratzaile eta errefuxiatuak irudikatzen dituzten filmei eta zinemari buruzko gunea. BiZINEtza erlauntza komunitario baten antzekoa da, non kultura ezberdinetako ahotsak biltzen garen zinemaren hizkuntza erabiliz hitz egiteko. BiZINEtza atalean,  errefuxiatuez eta kulturarteko bizikidetzaz hitz egiten dugu, diskriminazioa eta xenofobia sustatzen duten gorroto-diskurtso eta -usteak desmuntatzen dituzten ikuspuntuak eta istorioak bilatuz narrazio zinematografikoetan. Laburbilduz, BiZINEtzan, filmen banakako fitxen bidez, zinemak aztoratu, kuestionatu eta mobilizatu egiten gaitu arrazismoaren aurka eta kulturarteko (elkar)bizitzaren alde.

Zineforumak dinamizatzeko tresna gisa diseinatu dugu, edota asiloaren inguruan sentsibilizatzeko jarduerak antolatzeko tresna gisa.

Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren laguntzari esker egin ahal izan dugu. BiZINEtza izena jarri diogu; izan ere, bildu ditugun filmen izendatzaile komuna honakoa da : gaur egun gure bizilagunak diren errefuxiatuen jatorria, igarobidea edo harrera islatzen dutela.

DESKARGATU PDFa