ZAS! sarearen lana Euskadi osotik hedatzen da, eta gaurkoan Bizkaiara goaz, zehazki Getxoko udalerrira. Bertatik bidali digute AMEKADI-ko lagunek egin duten bideoa, non Getxoko Zurrumurruen Aurkako Estrategia azaltzen den. Zeintzuk dira bertako ZAS agenteak? Ze ekarpen egiten dio estrategia horrek Getxori? Noiztik baina? Honi guztiari erantzuna ematen dio bideoak, sireno eta guzti! 🧜♂️