
Basauriko urteko topaketa
Urtero bezala, Basauriko zurrumurruen aurkako agenteen topaketa izan da udalherrian. Oraingoan, bertan emandako ikasketak modu original batekin bildu dira abesti batean.
Etzazu bideoa galdu!

Urtero bezala, Basauriko zurrumurruen aurkako agenteen topaketa izan da udalherrian. Oraingoan, bertan emandako ikasketak modu original batekin bildu dira abesti batean.
Etzazu bideoa galdu!

“Neure kulturarteko uriaz harro” leloarekin, Bilboko Udalak migratzaileak protagonista duen kanpaina zabaldu zuen 18an, Europako Kontseiluaren proposamena aurrera eramanda, Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Honekin batera, Udalak BOSA hezkuntza programa garatu du, eta Zurrumurruen Aurkako agenteen urteroko topaketa antolatu du.

Arabako Foru Aldundiak hainbat ekintza desberdin bultzatu ditu Abenduak 18an, Pertsona Migratzaileen Nazioarteko eguna ospatzeko. Laudion Migratzaileen Legearen inguruko hitzaldi bat antolatu zen CEAR Euskadiren eskutik, eta Agurainen antzezlan batekin eta laburmetrai batekin ospatu zuten.

#MamidunOgia kanpaina hasi dugu. Badakizu zeintzuk diren #ZumurruenAurkakoOgia ren osagaiak? Gustatuko litzaizuke “gorrotoaren birusetik” babestea? Egin zaitez zure #MamidunOgiarenOihalPoltsa rekin, pasa zaitez Zabala Okindegitik eta La Oka okindegitik #Oionen eta Torres okindegian eta Mateo okindegian #Biasterin.

Abenduak 18ean, Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunean, ZAS!-etik lurralde osoan zehar dauden ekintzetan parte hartzeko deialdia zabaltzen dugu. Honekin batera, Administrazio Publikoei, Herritarrei eta Hedabideei eskakizun batzuk zabaltzen ditugu herritartasun kritiko bat sustatzeko, eta kultur aniztasuna balioan jartzeko.

June Fernandez eta Lucia Mbomio kazetariek euren liburuak aurkeztuko dituzte Gipuzkoako SOS Arrazakeriak antolatu dituzten hitzaldietan. Bertan, Cony Carranza, Tatiana Bellorin, Esther Mayoko Ortega, Silvia Aguero eta Anaitze Agirre hartuko dute parte.

Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela eta (Abenduak 18), Arabako Errixoa Hezkuntza komunitateari zuzendutako kanpaina antolatu da, Internet bidez, bertako ikastetxeek parte hartu dezaten.
#ZurrumurikGabekoIkasgelakArabakoErrioxa

Kanpezu eta Amurrio herrietako plazetan Bizilagunak ekimena ospatzeko ekintzak egin dira

Pertsona errefuxiatuei buruz ari garenean, normalean, gatazka armatuek eta muturreko pobreziak eragindako migrazioak datorkizkigu burura. Badira, baina, bestelako jatorria duten migrazioak ere: aldaketa klimatikoaren eraginek eta hondamen naturalek eragindakoak. Kasu hauetan, errefuxiatu klimatikoak (edo ingurumen errefuxiatuak) kontzeptua erabiltzen dugu. Kontzeptua bera ez da berria, Lester Brown-ek

Escape Room eta kontukontariak Gasteizen Zurrumurruei Aurre egiteko