
ZAS! sareak hausnarketarako guneak sortzen jarraitzen du Gipuzkoan, oraingoan udal teknikarien sarearekin (Elkarbizi), erakundeekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin.
2025eko abendutik 2026ko otsailera bitartean, ZAS! sareak, Asier Gallastegirekin lankidetzan, bi lan- eta hausnarketa-saio egin ditu udaletako eta aldundiko teknikariekin, bai eta zurrumurruen prebentzioan eta bizikidetzaren sustapenean inplikatutako Gipuzkoako erakundeekin ere. Saio horien helburua topagune bat eta pentsamendu estrategiko bat finkatzea izan da, ikasitakoa berrikusteko,








