Skip links

Tokiko ordua

  • Timezone: America/New_York
  • Data: Eka 08 2024
  • Ordutegia: 04:00 - 07:30
Kategoria

Data

Eka 08 2024

Ordutegia

10:00 - 13:30

Getxo Antirrazista I. Topaketa

2023ko maiatzaren 18an Getxoko Zurrumurruen Aurkako Estrategia Zurrumurrurik ez!, bere X. urteurrenaren ospakizunean, irudia aldatu zuen 🦜 (agur esanez gure lorito maiteari, ezer ez dakigu hari buruz), eta izena ere aldatu zuen: Getxo Antirrazista! Adi zurrumurruekin! Izen zehatza, sendoa eta herritarren partaidetzarako proiektu honen helburuetara egokitua, hala nola: arrazakeria, xenofobia eta diskriminazioa
prebenitzea.

Eraldaketa hau gertatu zenetik urtebete pasatxo igaro denez, talde bideratzailetik ekainaren 8an Romo Kultur Etxean ospatuko dugun Getxo Antirrazista! I. Topaketara gonbidatu nahi zaituztegu. Espazio hau honako premisa honen arabera egituratuko da: “Nola eraiki Getxo Antirrazista?

Elkarreraginerako eta elkarrizketa partekaturako foro honen bidez, hau lortu nahi dugu:

  • 2023ko Zurrumurruen aurkako urteko azken Topaketan sortutako arrazakeriaren aurkako posizionamenduari buruzko azterketa eta hausnarketarako gune bat eraikitzea, eta erabakitzea zein elementu diren ezinbestekoak “Getxo Antirrazista” terminoari esanahia eta edukia ematen jarraitzeko. Horretarako, 🗣 Cony Carranza eta Eva Ramirez bideratuko duten solasaldian, Norma Vazquezek, Hajar Samadik eta Asmae Ourdik parte hartuko dute
  • Asmo-adierazpenetik arrazakeriaren aurkako udalerri egoera errealera nola igaro hausnartzea, kultura-aniztasuna kudeatzeko kulturarteko ereduan oinarritutako ekintza eta proposamen zehatzen bidez.
  • Bizilagunen gizarte-ekarpena aitortzea, elkar ezagutzea, aliantza, konfiantza, jardueren zeharkakotasuna eta gozamen kolektiboa sustatzea

Iruzkina egin