Joan den asteartean, otsailaren 23an, Aniztasunaren Eskolaren IV. edizioaren azken mintegia egin zen Barakaldon, Mamadou Ngom luxuzko gonbidatuarekin
Ngom Médicos del Mund erakundeko kulturarteko bitartekaria da, eta harekin batera, kulturarteko eta arrazakeriaren aurkako ikuspegia duten praktika komunitario onetan sakondu eta ikasi ahal izan genuen. Susana Arrizabalaga gizarte-hezitzaile eta Barakaldoko Udaleko Denbora Bankuko kudeatzaileak aurkeztu zuen saioa, eta udal-proiektu horren esperientzia partekatu zuen. Proiektu horrek 7 urte daramatza elkarri laguntzeko eta zaintzeko kulturarteko sareak ehuntzen.
Aniztasunaren Eskola herritarra eraikitzeko espazio bat da, eta, horretarako, hilean behin (urritik martxora) hitzaldi-mintegi bat programatzen da ikasturteko formatuan. Horrez gain, Udalarekin Barakaldo kulturartekoago bat eraikitzen inplikatutako eragile komunitarioak elkartzeko, esperientziak trukatzeko eta prestatzeko funtsezko gune gisa finkatu da. Barakaldo kulturartekoago bat eraikitzen ari da estreinatu berri den zurrumurruen aurkako Udal Estrategia.
Ekimen horiek Udalak sustatzen duen sentsibilizazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren arloko lan-ardatza elikatu duten hainbat programei gehitu zaizkie. Ardatz horiek batzen dituzten alderdi komunak azpimarratu nahi ditu, herritarren arteko elkarreragin positiboko loturak sustatuz.
Hitzaldiak Clara Campoamorren izango dira, 18: 30ean, eta beti sarrera librekoak izan badira ere edukiera bete arte, COVID 19ren osasun-neurrien ondorioz, gaur egun izena eman behar da aldez aurretik:
amekadi@gmail.com
670745032