Skip links

“Atzoko eta gaurko immigrazioa” solasaldia eta hamaika sorpresa Coliseo Antzokian (Eibar)

ZAS! Zurrumurruen aurkako sareak eta Immigrazio eta Kultura Aniztasunaren alorrak antolatuta dago ekimena. Sarrera librea da.

Jon Maia bertsolari ezagunak “Atzoko eta gaurko migrazioak” solasaldia gidatuko du abenduaren 19an, 19.00etan, Coliseo Antzokian. Ekimenean jatorri anitzeko eibartarrek ere parte hartuko dute, sorpresa ugariz gain: bertsolariak, rap-kantariak, Clownklusiak Oihulari Klownen eskutik…

Ekimena Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira antolatuta, ZAS! Zurrumurruen aurkako sareak eta Immigrazioa eta Kultura Aniztasunaren alorrak elkarlanean. Sarrera librea da.

https://www.eibar.eus/eu/agenda/atzoko-eta-gaurko-immigrazioa-solasaldia-eta-hamaika-sorpresa-coliseo-antzokian