Skip links

Argitalpen berri bat: Elkarrizketak zurrumurruen aurrean

Elkarrizketak zurrumurruen aurrean

10 urte igaro dira Ekain Larrinagak, garai hartan Getxoko Udaleko immigrazio-teknikaria zenak, Zurrumurruen Aurkako Estrategian parte hartzera gonbidatu ninduenetik. Proiektu horren baitan, prestakuntza-saioak emateko pertsona baten bila zebilen, zehazki, zurrumurruak ezerezteko
elkarrizketei nola heldu eta nola komunikatu lantzeko.
Parte hartzeko gonbidapena une egokian iritsi zitzaidan: izan ere, proiektu harekin guztiz bat egiten nuela sentitzen nuen, eta nire galderek ere bai. Nire erantzuna ez zen izan “galderak dituzue, eta nik horientzako erantzunak ditut”, edo antzeko ezer. Aitzitik, esplorazio- eta ikerketa-bidaia bati eman
nion baiezkoa, eta gaur egun arte iraun du.

DESCARGAR PDF