Skip links

Tokiko ordua

  • Timezone: America/New_York
  • Data: Ots 05 2026
  • Ordutegia: 12:00 - 14:00

Kategoria

Data

Ots 05 2026

Ordutegia

18:00 - 20:00

Nork-nori-zer: diskriminazioa alokairuan

Gaur egun etxebizitza eskuratzea gazte askorentzat erronka bat bada ere, badira diskriminazioaren ondorioz oztopo gehigarriei aurre egin behar dietenak.
Errealitate kezkagarria da hau, ikusgarri egin, hausnartu eta borrokatu beharrekoa. Horregatik, “Nork-Nori-Zer: diskriminazioa alokairuan” proiektuaren aurkezpenera
gonbidatu nahi zaitugu. Erakusketa otsailaren 5ean izango da, 18:00etan, Kontadores Zentroan (Donostia).

Ekitaldian Quan Zhou Wu izango da, proiektuari bizitza ematen dion komikaren sortzailea, eta bere obraren aurkezpena egingo du, komikaren erakusketarekin batera. Aukera paregabea izango da:
• Proiektua eta bere ikuspegi artistikoa bertatik bertara ezagutzeko.
• Etxebizitza eskuratzeko diskriminazioari buruz eta gazteengan duen eraginari buruz hausnartzeko.
• Artea eta konpromiso soziala uztartzen dituen komiki berritzailea ezagutzeko.

Topaketa interesgarria, inspiratzailea eta aberasgarria izan daitekeela uste dugu, eta gustatuko litzaiguke bertan parte hartzea.
Gainera, ekitaldiaren aurretik proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, proiektuaren webgunea bisita dezakezu: https://norknorizer.com/higiezin-agentzien-arrazakeria/

Ez galdu esperientzia paregabe honetan parte hartzeko aukera! Zain gaituzu ideiak partekatzeko, hausnartzeko eta justizia sozialarekin konprometitutako arteaz gozatzeko.