Skip links

100 eta hamaika galdera immigrazioaz

Zergatik ulertu immigrazioa?

Izan ere, migrazio-mugimenduak, pertsonen joan-etorri guztiak bezala, izan behartuak edo gutxi gorabehera borondatezkoak, gizarte-prozesu konplexuak dira, eta interes berdinak edo kontrajarriak dituzten hainbat eragilek parte hartzen dute prozesu horietan. Gainera, testuinguru desberdinetan mugitzen dira, eta, horrenbestez, migrazio-prozesu bakoitzak berariazko osagai bereiziak ditu. Testuinguru horiek sortzen dira bai jatorrizko herrialdeetan (ekonomia-inguruabarrak, gizarte-krisiak edo pertsonen garapen librea zailtzen duten baldintza politikoak, batzuetan gosea, indarkeria eta jazarpen politikoa direla eta), bai helmugako herrialdeetan (biztanleria zahartzea, jarduera ekonomikoaren hainbat sektoretan langileak faltatzea, eta/edo sarrera-politika ez-egokiak egotea, adibidez, kudeaketa-sistema ez-eraginkorrak eta beste batzuk). Horri gehitu behar zaizkio igarotze-herrialdeetako egoera eta mugaz gaindiko joan-etorrietan migratzaileek izan behar dituzten zailtasunak, batez ere, bidean bizia arriskuan jartzen dutenenak. Horrek guztiak “migrazio-auziaren” askotariko ikuspegia eratzen du. Horregatik, zaila da immigrazioa ulertzea.