Ostiral honetan, maiatzaren 21a, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna da, eta Eukadi osoan ZAS osatzen duten Zurrumurruen aurkako agente guztien ekitaldiz eta ekitaldiz betetako astea dakarkizuegu.
Udalak Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna ospatuko du maiatzaren 21ean, eta sentsibilizazioko udal kanpaina berri bat abiatuko du.
Gainera, “INTERKULTURATE” izeneko antzezlana programatu da, UNESCO Etxearen eta Euri Artean-en eskutik, egun bererako (maiatzak 21, ostirala), Azkuna Zentroan.
Udalak, era berean, Intercultural Cities kontseiluaren kanpainan parte hartuko du: “Sentitu dibertsitatea – Biziberritu zeure zentzumenak”.
Bilboko Udalak maiatzaren 21ean Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna ospatu eta berarekin bat egingo du, zenbait ekintza dauzkan kanpaina baten bidez.
Udalaren sare sozialetan eta web-orrian ikusi daitekeen kanpaina grafikoak Muna, Tete, Cristina, Marcelle, Cruz, Tamara eta Isaacen irudiak erakusten ditu. Jatorri ezberdinetako pertsonak dira, Bilbon dagoen kultur aniztasunaren erakusgarri. Euren bizilekua finkatzeko aukeratu duten hiria harrotasunez erakusten dute. Berton bizi-proiektu berriak hasi nahi dituztelako, euren familiarekin berriro batu, hazi, ikasi, lan egin, eta bizitza sozial, kultural eta ekonomiko aberats batean murgildu.
“Aniztasuna aktibo bat da Bilborentzat, ikuspegi politiko, ekonomiko, sozial eta kulturaletik. Horregatik, argi eta garbi defendatzen ditugu ezberdintasunarenganako errespetua, dibertsitate kulturalaren aintzatespena, eta hiriaren nortasun plurala”. Hitz hauekin deskribatzen du Itziar Urtasun Lankidetza eta Bizikidetza zinegotziak gure uria bihurtu den kulturarteko hiria. Zehatzago: “Bilbo kulturarteko hiria da. Aniztasun hori eta ezberdinak izateko eskubidea aitortzea lehenbiziko urratsa da. Gure uriak askotariko biztanleria dauka. Nazionalitate, jatorri, kultura, hizkuntza, erlijio eta sinesmen askotako pertsonak. Horrek guztiak hiri aberatsago eta erakargarriago bihurtzen gaitu”.
Bilbok kulturarteko gizarte bat garatzeko apustua egiten du; gizarte honetan, ezberdintasunak berdintasunaren testuinguru batean onartuko lirateke eta herritarren baliabide ezberdinak sustatuko lirateke, hiriaren garapenean elkarrekin batu eta lagundu ahal izateko moduan.
HAINBAT EKIMEN BABESTEA
Egunotan, jatorri eta kultura ezberdinetako pertsonei ikusgarritasuna ematen dien kanpaina abiatzeaz gain, Udala “INTERKULTURA TE” ikus-entzunezko proiektu eszenikoarekin aritzen da, UNESCOk eta Euri Artean-ek garatua. Hemen, protagonistak pertsona migranteak eta bertoko pertsonak dira, euren esperientzien berri ematen dutenak. Abesten, antzezten, errezitatzen, dantzatzen eta euren errealitatea kontatzen dute. Beraiek erakusten dizkigute kultur aniztasuna eta haren potentziala, euren sormena, giza aberastasuna, eta gizarte-konpromisoa. Antzezlanaren estreinaldia maiatzaren 21ean izango da, ostirala, 19:00etan, Azkuna Zentroan.
Gonbidapenak dohainik izango dira, eta AZ INFO-ren bulegoan jaso ahal izango dira.
Modu berean, Bilboko Udalak beste entitate batzuen ekimenak babestuko ditu. Besteak beste, Intercultural Cities kontseiluak sare sozialen bidez eta bere web-orriaren bidez bultzatutako kanpaina: “Sentitu dibertsitatea – Biziberritu zeure zentzumenak”. Ekintza honen bidez, hiriek eta eskualdeek aniztasunaren eta nortasunen abantailak erakusten dituzte, jardueren irudien, bideoen eta soinuen bitartez.
Modu berean, UNESCO Etxeak bere youtube kanalean ikus-entzunezko dokumentu bat argitaratu du, dantza, perkusioa, musika, titereak eta txotxongiloak elkartuz, migrazioa eta kultur aniztasuna erakusten dituena. INTERKULTURA TE-ko protagonistek, kultur jatorri ezberdinetako emakume eta gizonek, elkarrizketan jarduten dute, bai hitzaren bidez, bai arte-adierazpenen bidez, kulturartekotasunaren hiru printzipioez aritzeko: berdintasuna, dibertsitatea eta elkarreragin positiboa.
LAS ACTIVIDADES SIGUEN EN JUNIO
Ekainak 8 eta 10ean Bilboko udalak zurrumurruen kontrako ekintza gehiago antolatu ditu aniztasuna balorean jartzeko.
Fernando Madariaga, Txabi Anuzita, Ainhoa Zuluaga eta Gotzon Plaza Jaiok hartuko dute parte ZURRUMURRUEN AURKAKO LITERATUR TOPAKETETAN, Azkuna Zentroko Mediatekan.
Izen emateko: antirumores@bilbao.eus