Zinema tresna paregabea da inguratzen gaituzten errealitate desberdinak ulertzeko, eta zineforumak Zas osatzen dugun zarataren aurkako agente ezberdinok erabiltzen ditugun metodologietako bat dira, eztabaida eta hausnarketa sortzeko. Hori dela eta, CEAR Euskadik metodologia mota horretarako baliabideen katalogoa sortzen egin duen lan handia dakarkizuegu: BiZINEtza.
Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeak (CEAR-Euskadi) “BIZINEtza” izeneko webgunea argitaratu berri du, asiloa, migrazioak eta kulturen arteko bizikidetza gaiak jorratzen dituzten filmeak biltzen dituena.Rosabel Argotek, Intzidentzia taldeko kideak eta webgunearen koordinatzaileak dioenez, “BiZINEtza zinemari buruzko gunea da, bizilagun migratzaile eta errefuxiatuak irudikatzen dituzten filmei buruzkoa. Erlauntza komunitario baten antzekoa da, non kultura ezberdinetako ahotsak biltzen garen zinemaren hizkuntza erabiliz hitz egiteko. Errefuxiatuez hitz egiten dugu, diskriminazioa eta xenofobia sustatzen duten gorroto-diskurtso eta usteak desmuntatzen dituzten ikuspuntuak eta istorioak bilatuz, narrazio zinematografikoetan. BiZINEtzan, filmen banakako fitxen bidez, zinemak aztoratu, kuestionatu eta mobilizatu egiten gaitu arrazismoaren aurka eta kulturarteko (elkar)bizitzaren alde”.
Pelikula bakoitzeko zine kritika bat landu da, filme horren gakorik garrantzitsuenak biltzen dituena. Kritika hauetariko batzuetan, filmearen inguruko elkarrizketak biltzen dituen podcast-a entzun daiteke.
BIZINEtzan topatu ditzakegun pelikulak, telesailak eta dokumentalak honako gaiak jorratzen dituzte: Jatorrizko herrialdean pairatutako jazarpena, migrazioak, asilo-eskaera prozesua, bidaia, mugak gurutzatzea, diskriminazioa, arrazismoa eta xenofobia eta harrera-gizartea, beste batzuen artean.
Hauexek dira topatu daitezkeen filmeetariko batzuk: Green Book, El Hoyo, Adú, Coco, Hijos de los Hombres edo la Vida Secreta de las Palabras. HEMEN ikusi dezakezu katalogo osoa.
Ekimena Gipuzkoa eta Bizkaiako Foru Aldundiek eta Donostiako Udalak babestu dute.
BiZINEtza katalogoa: Errefuxiatuei eta (elkar)bizitzari buruzko zinema-katalogoa
CEAR-Euskaditik (Errefuxiatuak Laguntzeko Batzordea EAEn), BiZINEtza katalogoa aurkeztu nahi dizuegu, bizilagun migratzaile eta errefuxiatuak irudikatzen dituzten filmei eta zinemari buruzko gunea. BiZINEtza erlauntza komunitario baten antzekoa da, non kultura ezberdinetako ahotsak biltzen garen zinemaren hizkuntza erabiliz hitz egiteko. BiZINEtza atalean, errefuxiatuez eta kulturarteko bizikidetzaz hitz egiten dugu, diskriminazioa eta xenofobia sustatzen duten gorroto-diskurtso eta -usteak desmuntatzen dituzten ikuspuntuak eta istorioak bilatuz narrazio zinematografikoetan. Laburbilduz, BiZINEtzan, filmen banakako fitxen bidez, zinemak aztoratu, kuestionatu eta mobilizatu egiten gaitu arrazismoaren aurka eta kulturarteko (elkar)bizitzaren alde.
Zineforumak dinamizatzeko tresna gisa diseinatu dugu, edota asiloaren inguruan sentsibilizatzeko jarduerak antolatzeko tresna gisa.
Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren laguntzari esker egin ahal izan dugu. BiZINEtza izena jarri diogu; izan ere, bildu ditugun filmen izendatzaile komuna honakoa da : gaur egun gure bizilagunak diren errefuxiatuen jatorria, igarobidea edo harrera islatzen dutela.