Skip links

Kirolean arrazakeria saihestea, Kirolean inklusioa sustatzea

Bilboko Udalak bat egin du, aurten ere bai, Arraza-diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunarekin, pasa den martxoaren 21ean ospatuko baitzen, domekan; eta, horretarako, kanpaina instituzional bat antolatu du, kirola duena oinarri bai edukiaren aldetik, bai irudiaren aldetik.

2007az geroztik, bada lege bat kirolean indarkeria, arrazakeria, xenofobia, intolerantzia eragozteko. Hala ere, geroz eta sarriago, gertaera xenofoboak eta arrazistak gertatzen dira behin eta berriro kirol inguruneetan.

Horregatik, aurten, Bilboko Udalaren kanpainaren helburua da, ZAS! deritzon Zurrumurruen kontrako euskal sarearekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Athletic Club Fundazioarekin batera, kirolean arrazismoa prebenitzeko mezu argia zabaltzea, eta, aldi berean, tolerantziarako, inklusiorako eta kulturarteko bizikidetzarako eremuak sustatzea.

 
via GIPHY
 

WEBINARRA:

Kirolean arrazakeria saihestea

Kirolean inklusioa sustatzea

Izena ematea

Herritarrak kirolaren eremuan gertatzen den arrazakeriaz sentsibilizatzeko, Bilboko Udalak online mintegi bat antolatu du, “Kirolean arrazakeria saihestea/Kirolean inklusioa sustatzea” izenekoa, datorren apirilaren 14an hasiko dena, 12:00etatik aurrera, eta Udalaren web orrian ikusi ahal izango dena zuenean: www.bilbao.eus.

Webinar honek aukera bat dakar agente nabarmen batzuk eta besteak elkartzeko, eta, hala, elkarrizketak eta gogoetak eragiteko kirolak daukan ahalmen inklusiboaz eta arlo horretan arrazakeria saihesteko eta kontra egiteko garatu beharreko estrategiez.

Parte hartuko dutela berretsi dutenen artean daude Lilian Thuram, futbol jokalari ohia eta bere izena daraman Fundazioko kidea Fundación Thuram; Laura Sentís eta Aisha Al Said, Barça Fundaziokoak; Galder Reguera, Athletic Club Fundaziokoa; Gaspar Maza, Universitat Virgili Rovirakoa; Sitapha Savané, ACBko jokalari ohia eta kirol esataria; Aauri Bokesa, atleta olinpiarra, Barcelona F.C. taldekoa eta gizarte langilea eta Antonio Pipaon, WATS TEAMeko kidea..

Webinarra solasaldi moduko bat izango da, Euskadiko Munduko Medikuak elkarteak eroango duena, zeinaren esku-hartze sozial eta kulturartekoa ikusmolde komunitario batean eta osasunean eragiten duten eragileen ikuspegietan oinarritzen baita.

Mintegia, beraz, online izango da, eta publiko askotariko bat izango du xede, kirolaren, gizartearen eta erakundeen arloetakoa. Gizarte inklusioa eta gizartean ageri ohi diren era bateko eta besteko indarkeria anitzen saihestea xede duten kirol prozesuetan parte hartzen duten eragileak ere anitz dira; bestalde, indarkeria horietan elkarrekin eragiten dute, askotan, klaseak, generoak, dibertsitate funtzionalak, LGTBIQen kontrako fobiak, arrazakeriak edo xenofobiak.

Hemen eman daiteke mintegian parte hartzeko izena

https://bilbao.zoom.us/webinar/register/WN_yuYdMYlVT9iQR-eGNbAdbw; hala, apirilaren 9an, gogorarazpen bat jasoko dute webinarrean zoom bidez parte hartzeko zuzeneko esteka batekin.

BILBAO. WEBINAR Deporte, Racismo e Inclusión-Kirola, Arrazakeria eta inklusioa