Skip links

Loturak Festibala: Migratzaileen eta errefuxiatuen migrazioa eta harrera

 

Askotan, Errumuren Aurkako Estrategian zaila izaten da etengabe aldatzen ari diren testuinguru berrien erritmoari jarraitzea. Hala ere, sareak osatzen dituzten agenteak askotarikoak dira, eta horien artean ditugu #narratiba digitaletan eguneratzen gaituztenak ere.

Horregatik, gaur proposamen hau ekarri dizuegu Getxotik, programazio misto batekin (presentziala zein online):

___
Loturak Festival
http://www.loturakfestival.com /
Gizartea, dokumental- eta narrazio-genero digital berriak.
Sortzen ari diren unibertso eta diskurtso narratibo berritzaileak sortzeko eta kontsumitzeko modu berriei buruzko ikuspegi zabala eskaintzen du Loturak Festivalek. Horiek pantailak gainditzen dituzte, eta narratiba berrien etorkizunari eta gai sozialak jorratzeko duten ahalmenari buruzko hedapen-, hausnarketa- eta ikaskuntza-espazio bat irekitzen dute.Aurten, migratzaileen eta errefuxiatuen migrazioa eta harrera da gaia, eta, beraz, edukiz eta zarataren aurkako ekintzarako baliabidez beteta dago programazioa.

Hitzaldiak: porCausa, Maldita, Zemos98, RSF, Anfibia, Pablo Tosco, RTVEko laborategia eta askoz gehiago

Bideo murgilduen erakusketa birtualak, betaurrekoekin ikusteko

Bideo-joko sozialen erakusketa

Dokumentalak: vidas menores (Alfredo Torrescallesena), Armonías para después de la guerra (Pablo Tosco eta Mige Rothena), Exodo climático (David Bauterena), etab.

Edozein ekitalditan izena emateko, esteka honen bidez egin dezakezue:

https://www.eventbrite.es/o/loturak-festival-2521252082

 

_____