Urteroko lez, aurten ere Basauriko zurrumurruen kontrako sarea osatzen duten kideak elkartu dira Zurrumurruen kontrako estrategiaren erronkak eta ekintzak aztertzeko. Aurten, abenduaren 12an ospatu da, COVIDaren egoerak ezartzen duen protokoloa jarraituz, baina gertukotasuna mantenduz. Ageria da gertukotasun hori hemen dugun bideoan, non ikus dezakegu zeinen modu originalean sistematizatu diren bertan jasotako ideiak, abesti batean alegia.