Skip links

Zurrumurruengandik ihes egin dute Gasteizen

ZASeko parte diren eragileok modu eta dinamika berriak bilatzen ditugu zurrumurruengandik ihes egiteko, eta gaurkoan Gasteizko Zurrumurruen aurkako udal estrategian burutu dituzten bi ekintza interesgarri dakarzkigu.

Ihes egin? Modu literalean!

Iraila bukaeran, Gasteizeko hainbat gaztek Zurrumurruen inguruko Escape Room batean parte hartu zuten. Bideberria eta El Pilar-eko gazteak kazetari bihurtu ziren egun batez proposamen kurioso honetan parte-hartuz, non joku estruktura batekin pentsamendu kritikoa eta aurreiritzien inguruko hausnarketa sustatu egin zen, batez ere jatorri etorkineko pertsonen inguruko fake news-en inguruan. Jokoaren bitartez, gazteek berri faltsuak desmontatzeko gaitasunak landu zituzten, baita zurrumurruen, estereotipoen, aurreiritzien eta jarrera diskriminatzaileen ingurko oinarrizko teoria.

Gasteizko Aldabe G.E.ko kultura instalazioan kazetari bihurtutako gazteek froga guztiak gainditu zituzten eta oso ondo pasa zutela esan digute!

Eta txikientzako, kontaidazu beste kontu bat!

Urrian, aldiz, txikienen txanda izan zen. Gazte-gaztetatik zurrumurruen aurkako lanketa egiteko, Ane Gebara kontu kontalariarekin saio batzuk antolatu ziren 4 eta 8 urte bitarteko parte-hartzaileekin. Kontu batzuek estereotipoak eta aurreiritziak zabaltzen dituzte, baina horiei esaten diegu kontaidazu beste kontu bat!

Gebarak Zoo edo Harresia bezalako kontuak landu zituen umeekin, bestelako mundu posible bat irudikatzeko, non danok parte sentitu dezakegun gure burua, ikuspegi kritikoa lantzen eta aniztasunaren errespetua eta balorea sustatzen.