2020ko lehen sei hilabeteak oso biziak izan dira Gasteizko Zurrumurruen aurkako estrategiarentzat. Urtea otsailaren 1ean egin zen Zurrumurruen Aurkako agenteen urteko lehen topaketarekin hasi zen. Hurrengo hilabeteetan hainbat hedapen- eta sentsibilizazio-ekintza egin ziren, hala nola adinekoen ekintza-taldea abian jartzea, ipuin kontalari bat Arana Gizarte Etxean, zineforum bat Aranbizkarra Ikastolan eta Zurrumurruen Aurkako tailerrak Gasteizko hainbat ikastetxetan, Hiri hezitzailea programaren esparruan, besteak beste.
Alarma-egoeran, Estrategiak lanean jarraitu zuen inguruabarretara egokituz, hau da, bere jarduera guztia online modalitatera eramanez. Horrela, maiatzean zehar ‘Zurrumurruen Aurkako maiatza’ programa ospatu zen maiatzaren 21a, Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna ospatzeko. Programa honetan zineforuma, poesia tailerra eta argazki lehiaketa egin ziren. Gainera, martxotik maiatzera, astero, hausnarketarako eta eztabaidarako edukiak bidali ziren ikastetxeetara eta agenteen sarera; ekainean, ‘Gorrotoaren diskurtsoa eta adierazpen-askatasuna’ gaiari buruzko mintegia egin zen. Eta aldi horretan guztian ez ziren falta izan agente-taldearen hileko bilerak online formatuan, ezta Zurrumurruen Aurkako sare sozialetako jarduera ere.
Gasteizko Zurrumurruen aurkako estrategia aurrera doa udako etena eta gero. Horien baitan ditugu ondorengo ekimenak:
- Zurrumurruen Aurkako asteburua ‘Gauekoak’ gazteentzako aisialdi programan: irailak 25 eta 26.
- Zurrumurruen Aurkako ipuin kontalaria Judimendi Gizarte Etxean: urriak 14.
- Zurrumurruen Aurkako oinarrizko prestakuntza: azaroaren 17, 19, 24 eta 26an.
- “Praktika onak, trago txarrak” mintegi praktikoa: abenduaren 14an.
- Hileko bilerak.
Eta ezustekoren bat!
Horren guztiaren berri unean-unean emango dugu Instagram antirumores_vg eta Facebook @Antirumoresvg helbideetan.
Oraindik ere, ez zaitzala zurrumurruek eraman!