Skip links

“Zurrumurologia”ren marko kontzeptuala aurkeztu dugu: A HOMBROS DE GIGANTES

Hemen duzue hasiera izan nahi duen dokumentu bat. Ohartzen gara aurretik dugun lana, halabeharrez gutxinaka irekitzen joango dena. Ekaitza baino, sirimiri bat bezala irudikatzen dugu. Ebidentzia zientifikoak onartzeko zailtasunak dituen eremuan, tantaka ureztatzeko. Tamalez, bestelakoak dira arrakasta izaten duten ziurtasunak, eta horiek bai ekaitz. Ziurtasun hauek ez dute zertan jarrera beliko edo agresiborik izan behar, soilik ‘zentzuzkoak’ bezela inposatzen dira, nahiz eta cliché-z beterik egon eta kontrastaturik gabeko usteak izan. Gizarteak barneratuta dituen iritzi hauek horren modu natural batean ematen dira, horrek berak oso iraunkorrak egiten dituela. Gure sirimiriak zailtasunak izango ditu horrelako eremu batean, baina modu konstante batean egingo dio higadura.

Zentzu honetan, zurrumurruen kontrako ekintza lehenengo urratsa baino ez da, estrategia politiko zabalago batera bideratuta, xenofobia eta arrazakeriari aurre egiteko. Askotan, urrats honek ez du behar bezain arreta jasotzen; gizarte bezala naturalizatu ditugun marko kontzeptualen urratsa, horien inguruan hausnarketarik egin gabe inposatzen zaizkigunak modu inkonsziente batean. Ohikoa da zurrumurruen aurkako formakuntza bat ematerakoan, ikasleek rezetak eskatzea, baina rezetarik hoberena insistentzia da. Autoformakuntzaz eta jokabideez osatzen den insistentzia. Formakuntza, gure zeregina zeinen titanikoa denaz ohartzeko. Eta jokabideak, Gramscik esan zuen bezala, inteligentziaren ezkortasunari soilik borondatearen baikortasunarekin egin diezaiokegu aurre.

Horretarako dokumentu estrukturatu bat sortu dugu lau atal nagusietan: marko enpirikoa, marko kontzeptuala, marko diskursiboa eta estereotipo nagusienak. Honez gain, hasieran glosario txikia txertatu dugu, zeinbat termino zehazteko eta hainbat kontzeptu mugatzeko. Honekin batera, kuadro grafikoak daude testuan zehar mixofilia eta mixofobia begibista batean ikusteko. ‘Materialak’ atalean deskargatu dezakezu edo eta ondorengo botoia sakatuta:

DESKARGATU