Abenduak 18an, Pertsona migratzaileen nazioarteko egunean, Arabako Zurrumurruen kontrako agenteen sareak hainbat ekintza antolatu zituen herri ddesberdinetan, honelako egun berezi batean aniztasun kulturala ospatzeko eta hausnarketa sustatzeko.
Laudioko herrian, CEAR-Euskadi -ko Miguel Viñas abokatuak hitzaldi bat eman zuen Migratzaileen Legearen inguruan, zein hausnarketa eta erronkak suposatzen dituen eztabaidatzeko. Laudioko institutuan ospatu zen, inmigrazioaren inguruan ematen diren estereotipo negatiboei aurre egiteko sentsibilizazio estrategiaren baitan.
Bestetik, Agurainen, bi ekintza artistikoen bitartez ospatu zuten eguna. Bertako zurrumurruen kontrako agenteek La Propietaria antzezlana antzeztu zuten herriko Musika Eskolan, eta bertan ere CEAR Euskadik filmatutako Erregaiak laburmetraia proiektatu zuten, gorroto diskurtsoen inguruko hausnarketa jorratzen duena.
Ekintza guzti hauek Arabako Foru Aldundiak bultzatzen duen Zurrumurruen kontrako Estrategiaren baitan eman dira.