Skip links

Local Time

  • Timezone: America/New_York
  • Date: Urt 27 2024
  • Time: 04:00 - 07:30

Date

Urt 27 2024
Expired!

Time

10:00 - 13:30

Gasteizko Zurrumurruen Aurkako V. urteko topaketa

Artium Museoan Jauregian egingo dute urtarrilaren 27an ‘Elkarrekin bizitzen ikasi’ urteroko V. topaketa

Artium Museoan egingo dute urtarrilaren 27an, larunbatean, ‘Elkarrekin bizitzen ikasi’ topaketaren bosgarren edizioa. Egitasmoa Gasteizko Udalak antolatzen du eta bateratu diren bi udal-proiektutan inplikatutako pertsonen, erakundeen eta mugimenduen arteko topagune bihurtzea du helburu: Zurrumurruen aurkako estrategia eta ‘Elkarrekin bizitzen ikasi’ programa.

“Gasteiztarrak gonbidatu nahi ditugu ‘Elkarrekin bizitzen ikasi’ urteroko V. Topaketara. Horren helburua da bi proiektuetan parte hartu dutenen lana, ahalegina eta inplikazioa goratzea eta, horren bidez, bidezkoagoa, berdinzaleagoa eta solidarioagoa den hiria bultzatze”, adierazi du Bizikidetza eta Aniztasunaren zinegotzi Pascual Borjak.

Jardunaldian izango dira Emi Larrondo (ikerlaira, aktibista feminista eta antirrazista, eta DJa) eta Cony Carranza (herri-hezitzailea eta feminista) bideratzaileak. Bi proiektuen baitan bideratutako esperientzien inguruan gogoeta bateratua egiteko eta kulturartekotasunarekin, hiri-memoriarekin eta antikapazitismoarekin (desgaitasuna duten pertsonekiko eta haien eskubideekiko errespetua, haien aniztasuna aitortuz eta baloratuz) lotutako ideien eta garatutako ikasbideen inguruko balantzea egiteko eskatuko diete bertaratzen direnei.