Hona hemen Alvaro Garreaud eta Esteban Zamorarekin maiatzean Itsasmuseum-en izandako elkarrizketa, González Iñárritu zinemagilearen «Carne y arena» erakusketaren inguruko jardueren artean.
Solasaldi hau ZAS Euskadiko Zurrumurruen Aurkako Sareak Itsasmuseum-en konpromisoarekin bultzatutako jarduera ugarien parte da. Beste behin ere etxe honetako ateak ireki zizkigun Itsasmuseum-ek, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren etengabeko laguntza ere izan dugu.




